196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

01/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2012ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 01/2012 aldaketa 2012ko udal aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arruazun, 2012ko irailaren 27an.-Alkatea, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1213639