143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Akats zuzenketa. Aldaketa puntuala Corellako Udal Planean, industriarako eta zerbitzuetarako eremua sortzeko
eta industriarako AR-4 banaketa eremua sortzeko

Akatsa atzeman da 2012ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29koan, honako hau esaten baita: "Corellako Udalak, 2011ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea industriarako AR-4 banaketa eremuko Plan Partziala"; izan ere, honela behar zuen: "Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariaren uztailaren 14ko 113/2010 Foru Aginduaren bidez onetsia, araudia argitaratu denez gero".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1210336