26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa 2010eko aurrekontuan (III.etik VII.era bitarte)

Erriberriko Udalak, 2010eko azaroaren 19an eta abenduaren 13an egin bilkuretan, onetsi ditu III.etik VII.era bitarteko aldaketak aurrekontuan.

III.a kreditu sortzeari buruzkoa da, Antzerki Klasikoko Jaialdirako; IV.a, 2009ko aurrekontuko kreditu gerakinak sartzeko; V.a, izendapen libreko funtseko diru-sarrerak ezeztatze bidezko beheititzerako; VI.a, kreditu berezia sortzeko, Erriberriko gizartea eta ekonomia suspertzeko plana finantzatzeko; eta VII.a, kreditu gehikuntzarako, UER3 unitatea urbanizatzeko lanak finantzatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1101187