26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2009ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktu oholean ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Miranda Argan, 2010eko abenduaren 31n.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK
(UDAL IGERILEKUAK ETA PILOTALEKUA) ERABILTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordenantza honek xede dituen tasak ezarri dira ondoko arauetan xedatutakoaren babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.5 artikulua, zeina aldatu baitzuen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duenak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunari buruzko gaiei dagokienez.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Ordenantza honen zergapeko egintza da Udalaren kirol instalazioen erabilera (udal igerilekuak eta pilotalekua) udako sasoian.

3. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, Udalaren kirol instalaziotzat hartuko dira udal igerilekuen eta pilotalekuaren esparruan dauden eraikin, egoitza eta ondasun guztiak.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. 1. Pertsona fisikoak, juridikoak, bazkideak edo abonatuak, tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, ordenantza honen 2. artikuluan aipatutako instalazioak erabiltzen badituzte.

2. Ordenantza honi dagokionez, bazkideak izanen dira bere garaian ordaindu zutenak Udal Kiroldegiko eta Igerilekuetako Batzarrak onetsitako kuota, zeina urtero eguneratu baita 1983tik hasita aurtengo urtera arte, bai eta ordenantza honek indarra hartzen duenetik aurrera ordenantzari atxikitako tarifen eranskinean ezarritako bazkideendako kuota ordaintzen dutenak ere.

3. Uda sasoiko abonatutzat hartuko dira unean uneko ordainagiria ordaindu eta abonatu izaera egiaztatzen duen karneta duten pertsonak.

4. Bazkideek, udako sasoian udal igerilekuetan eta pilotalekuan sartu ahal izateko, ordenantza honi atxikitako tarifen eranskinean agertzen den bazkideen urteko kuota ordaindu beharko dute.

5. Bazkide ez diren pertsonek, udako sasoian udal igerilekuetan eta pilotalekuan sartu ahal izateko, ordenantza honi atxikitako tarifen eranskinean agertzen diren abonu-kuotak edota sarrerako kuotak ordaindu beharko dituzte.

Tarifak, karga-tasak eta -oinarriak.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak, karga-tasak eta -oinarriak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota.

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

7. artikulua. Kuota zehazteko argibideak, kasu berezietarako:

65 urtetik gorakoak.

-Bazkide izan direnek, 65 urte betetzen dituzten urtearen hurrengoan, ekitaldi bakoitzerako onesten den bazkideen urteko kuota ordainduko dute kirol instalazioak erabili nahi badituzte, bazkide karneta jasotzen dutenean.

-Bazkide izan ez direnek udako abonuetarako eta sarreretarako ezarri gutxieneko kuota ordainduko dute (1995 eta 2003 urteen artean jaiotakoei dagokiena) , edota bazkide eginen dira; horretarako, 16 urtez gorako bazkide berriendako sarrera-kuota ordaindu beharko dute, bazkideen urteko kuotaz gainera.

7 urtetik beherako haurrak.

-Doan sartuko dira kirol instalazioetan, arduradun bat lagun dutela, betiere gurasoetako bat bazkide bada, edo udako abonua, abonualdirako sarrera edo sarrera-kuota ordaindu badu.

Taldeak.

-Taldeek norbanakoek adina ordainduko dute, taldeko kideen adina kontuan hartuta.

Tasen sorrarazpena.

8. artikulua. Tasak udako kanpainaren hasieran edota kirol instalazioak erabiltzeko unean sorraraziko dira.

Salbuespenak.

9. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, tasen ordainketan ez da beste salbuespenik onartuko Foru Lege honen bosgarren eta seigarren xedapen gehigarrietan ezarriak baizik, Foru Komunitateko Administrazioaren, mankomunitateen, batasunen eta beraiek sorturiko entitate juridikoen alde aipatu aginduetan aurreikusitako kasuetan.

Kudeaketako arauak.

10. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioen erabilera eta jarduerak arautzen dutenez aparte dira.

11. artikulua. 1. Kirol instalazioak erabiltzeko, bazkide edo abonatu karneta eskuratu behar da, edota dagokion sarrera ordaindu.

2. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte karnetak, sarrerak edo kirol instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

3. Sarrerak ez dira pertsonalizatuak izanen, kontrakorik erabakitzen ez bada.

12. artikulua. 1. Bazkidearen edo abonatuaren karneta pertsonala eta besterenduezina izanen da. Karneta beste inori uzteak Udalaren kirol instalazioetako abonatuaren baja ekarriko du berehalakoan.

2. Karneta galdu edo ebatsiz gero, horren berri eman beharko zaio segidan instalazioetako arduradunari, jakin dezan eta karneta berria egin dezan.

13. artikulua. Abonatuek sarbide librea izanen dute, abonatuaren karneta erakutsiz gero, kirol instalazioetako zerbitzu guztietan, betiere jendearendako irekita dauden egun eta orduetan.

14. artikulua. Abonatuek beharkizun hauek izanen dituzte:

a) Instalazioak eta haien zerbitzu guztiak tratu ona emanez eta behar bezala zainduz erabiltzea.

b) Gainerako abonatu edo erabiltzaileen aldera behar den errespetua gordetzea, elkarrekiko harremanetarako behar den jokabidea izanez.

c) Beste abonatuen eskubideak errespetatzea, bereziki pilotalekurako aldez aurretik emandako orduen erreserbari dagozkionetan.

d) Onartu eta betetzea instalazioen erabilerari buruz Miranda Argako Udalak, Udal Kiroldegiko Batzarrak eta, kasua bada, instalazioak kudeatzeko arduradunek ematen dituzten arau eta argibide guztiak.

Diru-bilketa.

15. artikulua. Bazkideen urteko kuotaren bidez, kuoten diru-bilketa urtero eginen da, herriko banku entitateen bitartez.

16. artikulua. Bazkide ez direnek kirol instalazioetan sartzeagatik ordaindu beharko dituzten diru-bilketa instalazioetako arduradunek eginen dute, instalazioak erabili aurretik. Aldian behin, zeregin hori duten langileek kontuak emanen dituzte Udaleko Diruzaintzan adieraziko zaien moduan.

Tributuen arloko arau-hausteak.

17. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.

18. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek karneta edo sarrera-txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatu ahalko da.

19. artikulua. Udalaren kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

Azken xedapenak.

Lehena.-Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

TARIFEN ERANSKINA

Bazkideen urteko kuota:

65 urtez gorakoak, bazkide karneta jasotzean: 7 euro.

1945 eta 1946 urteetan jaioak (65 eta 64 urtekoak): 20 euro.

1947tik 1994ra bitartean jaioak (16 eta 63 urte bitartekoak): 45,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak (7 eta 15 urte bitartekoak): 34,50 euro.

Bazkide berrien sarrera kuota:

1945etik 1994ra bitartean jaioak (16 eta 65 urte bitartekoak) eta 65 urtez gorakoak: 93 euro.

1995etik 1998ra bitartean jaioak (12 eta 15 urte bitartekoak): 52,50 euro.

1999tik 2003ra bitartean jaioak (7 eta 11 urte bitartekoak): 32,50 euro.

Abonamenduak:

-Hiru hilabetekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 79 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 53,50 euro.

-Bi hilabetekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 66 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 39,50 euro.

-Hilabetekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 53,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 33,50 euro.

-Hamabost egunekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 43,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 27,50 euro.

-Zazpi egunekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 33,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 18 euro.

Sarrerak:

-Egun bakarrekoa:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 7 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 5 euro.

-Hamar sarrera:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 45,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 32,50 euro.

-Bost sarrera:

1945etik 1994ra bitartean jaioak: 29,50 euro.

1995etik 2003ra bitartean jaioak: 18 euro.

Iragarkiaren kodea: L1101103