26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Jabari publikoko ondasun bat desafektatzeko espedientea

Miranda Argako Udalak, 2010eko azaroaren 26an egin bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen jabari publikokoa den udal bide baten 264,64 metro koadroko zatiaren desafektazio espedientea hastea (La Dehesan, Los Huertos de Modet izeneko alderdian), ondoren Jesús Bueno Elizalderekin trukatze-salerosketa egiteko eta 3. poligonoko 330. lurzatiaren zati bat eskuratzeko, alderdi horretan Arga ibaiaren ibilgua zabaltzeko proiektua gauzatze aldera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Miranda Argan, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1101098