2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRIBE-ATALLU
Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onetsirik
Kontzeju honek, 2010eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hau hasiera batez desafektatzea:
Arribe-Atalluko herrilurretako ondasunen katastroko 1. poligonoko 330B. lurzatia, Sasain izeneko alderdian.
Desafektazioaren xedea lur hori alokatzea da.
Erabaki hori entitateko iragarki oholean egonen da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko; espedientea, berriz, entitatearen bulegoetan dago.
Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Arribe-Atallun, 2010eko apirilaren 20an.-Kontzejuko burua, Lazaro Goikoetxea Beraza.
Iragarkiaren kodea: L1007422