4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, David Echarte Yoldik sustatua, nahitaez lagatu beharreko UC-1 exekuzio unitatearen hirigintzako aprobetxamendua haren baliokide ekonomikoarekin ordezteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Añorben, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0927978