4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

271/2009 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2010ean Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean gazte boluntarioentzako auzolandegiak egin nahi dituzten Nafarroako udal eta entitateentzako deialdia onesten duena.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 1986. urteaz geroztik auzolandegiak izeneko gazte boluntarioentzako jarduera sustatu du. Udan egin ohi den jarduera hori proposamen irekia da 15-25 urte bitarteko gazteentzat, boluntario gisa parte har dezaten. Jarduera horren helburua da gizarte arloko lanak egitea, boluntario gisa eta irabazi asmorik izan gabe, lan horien bidez boluntariotza eta elkartasuna sustatzea, bizikidetza eta kultur trukea bultzatzea, bai eta ingurunea ezagutzea eta harekin bat egitea ere.

Jarduera kasuan kasuko udalaren edo entitatearen lurralde eremuan eginen da eta onuragarria da bai parte-hartzaileentzat bai gizartearentzat oro har.

Horregatik, egokia litzateke gazte boluntarioentzako auzolandegien esparru orokorra finkatzea, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta kasuan kasuko udalaren edo entitatearen arteko lankidetza arautzeko, eta eskaerak aurkezteko arauak ematea. Auzolandegiak udalek edo entitateek sustatu eta eginen dituzte, nork bere mugapean.

Deialdia egiteko irizpidetzat, betiere, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eginkizunak hartu dira, institutu horren estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuari jarraikiz.

Gazte boluntarioentzako auzolandegien esleipenaren ondorioz Nafarroako Gazteriaren Institutuari dagozkion gastuak (5.2 oinarria), bai teknikari taldeak kontratatzeari dagozkionak bai onartzen diren auzolandegietako elikadura gastuei dagozkienak, esleipena egiteko kasuan kasuko ebazpenean ezartzen diren udal edo entitateei esleitzen zaizkien auzolandegien oinarri errealaren arabera baimenduko dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Batzordeak ezartzen ahal dituen arauak alde batera utzi gabe, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2010ean Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean gazte boluntarioentzako auzolandegiak sustatu eta egin nahi dituzten udal eta entitateentzako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean ageri diren oinarriei jarraikiz.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila onestea, eta adieraztea lehenbailehen tramitatu behar dela, programa horretan parte hartu nahi duten gazte guztiak informatzeko jendaurreko epea bete ahal izateko.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gazteriaren Institutuari, kontu-hartzaile delegatuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, Idazkaritza Nagusiaren Atalari eta Entitateekiko Harremanen Atalari, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera ere, behar diren ondorioak izan ditzan, eta toki entitateei jakinaraztea haientzat administrazio bidea amaitzen duela eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Halaber, administrazio publikoa ez diren interesdunei jakinarazten zaie, haiei dagokienez, ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

Iruñean, 2009ko abenduaren 16an.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ana Frías Pardo.

I. ERANSKINA-OINARRIAK

Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean udalek
eta entitateek gazte boluntarioentzako auzolandegiak egiteko eskaerak
aurkezteko deialdia

1. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedeak hauek dira:

a) Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean gazte boluntarioentzako auzolandegiak egin nahi dituzten Nafarroako udal eta entitateek horretarako eskaera aurkezteko bidea finkatzea. Gazte boluntarioentzako auzolandegi horiek 2010eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte eginen dira, udalaren edo entitatearen mugapean. Txanda bakoitzak 15 egun iraunen du, eta udal edo entitate bakoitzak bi txanda eginen ditu gehienez.

b) Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta kasuan kasuko udalaren edo entitatearen lankidetzaren esparru orokorra ezartzea jarduera horiek gauzatu eta garatzeko, deialdiaren 6. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

1.2. Deialdiaren arabera, Nafarroako Gazteriaren Institutuak aurreikusten du Nafarroako udalek edo entitateek sustatu eta beren mugapean burutu beharreko 8 txanda antolatzeko laguntza ematea, auzolandegi bakoitzeko txanda batean edo bitan banatuta.

2. Eskaerak eta agiriak.

2.1. Eskaerak hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren erregistroan (Arrieta kalea, 27, Iruña).

Eskaera egiteko, eskabide orokorra aurkeztuko da, alkateak edo entitatearen arduradun nagusiak sinatua, agiri hauekin batera:

a) Gazteentzako auzolandegiaren jarduera eta parte-hartzaileek izanen dituzten jarduera osagarriak azaltzeko inprimakia, oinarri hauekin batera ematen dena. Proiektua uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte gauzatuko da. Txanda bakoitzak 15 egun iraunen du, eta bakoitzean 25 parte-hartzaile izanen dira gehienez, auzolandegiko zuzendaritza taldekoak kanpo. Parte-hartzaileek 15-17 edo 18-25 urte izanen dituzte.

b) Udaleko edo entitateko organo eskudunaren ziurtagiria, azalpen hauekin:

1. Gazteentzako auzolandegian eginen den jarduera egiteko boluntarioen jarduna dela bide bakarra, ez dagoela besterik, eta horiekin ez dela aldi baterako lan komunitarioa ordezten. Horretarako, idazkariaren edo horren eginkizunak betetzen dituen organoaren ziurtagiria aurkeztuko da, eta bertan ziurtatuko da ez dela horrelako jarduerarik egin kontratudun langileez baliatuz.

2. Udalaren edo entitatearen konpromisoa, bere proiektua erakunde autonomo honekin elkarlanean egina izateko hautatuz gero, deialdiaren 5.1 oinarriko konpromiso eta betebeharrak beteko dituela adierazteko.

Nafarroako Gazteriaren Institutua udalak edo entitateak sustatu eta burututako gazteentzako auzolandegiaren lankide izan dadin, nahitaezkoa izanen da udalak edo entitateak 5.1 oinarrian aipatutako betebeharrak osoki betetzea. Horretarako, Nafarroako Gazteriaren Institutuak betebehar guztiak egiaztatzeko eskatzen ahalko dio udalari edo entitateari.

3. Ebazpena.

Bi teknikarik, administrazio publikoko teknikari batek (arlo juridikoa) eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariordeak osatutako batzorde batek jasotako eskaerak baloratu eta ebazpen proposamena igorriko dio NGIko zuzendari kudeatzaileari.

Eskaerak Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, horiek aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epean gehienez ere.

Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, aurkeztutako eskaerak ukatutzat joko dira.

4. Eskaerak ebaluatzeko irizpideak.

4.1. Oro har, eta eskaeren balorazioa egitean irizpide hauek hartuko dira kontuan, 4.2 oinarrian ezarritakoa galarazi gabe.

-Gazteentzako auzolandegiak Nafarroako Gazteriaren Institutuarentzat duen interesa, kontuan hartuta gizartean izanen duen oihartzuna eta jardueraren helburua erakunde autonomoaren xedeekin noraino egokitzen den: gehienez 15 puntu.

-Aurkeztutako proiektua konkretua eta bideragarria izatea: gehienez 30 puntu.

-Proiektua bat etortzea hauen aldeko jarduerekin: natura, ondarea, gizartea eta abar. Erakunde eskudunen aldez aurreko baimenak izatea auzolandegiaren xede den ekintza gauzatzeko: 25 puntu gehienez.

-Gazteentzako auzolandegian garatuko diren ekintzen eta jarduera osagarrien eduki hezigarria: 30 puntu gehienez.

4.2. Eskaera onartzeko, guztira 60 puntu lortu beharko dira, eta, betiere, atal bakoitzean lor daitezkeen puntuen %50a gainditu beharko da. Onartutako eskaeren zerrenda, lortutako puntuen araberakoa, ezarriko da, txandak esleitzeko.

4.3. Berdinketarik izanez gero, deialdiaren arabera 2010erako aurkezten diren eskaeretan lehentasuna izanen dute, orain arte udalekin edo entitateekin hartutako konpromisoak direla medio, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren lankidetza izan duten proiektuek.

Proiektu horietako lankidetzan betiere ebazpen honetan ezarritakoari jarraituko zaio.

4.4. Entitate bakoitzak eskatutako txanda kopurua alde batera utzita, hasieran txanda bat esleituko zaio onartutako eskaera bakoitzari eta, ondoren, txandarik geratzen bada esleitzeko, bi txanda eskatu duten eskaera onartuei esleituko zaie beste txanda bat, puntuazio hurrenkerari jarraikiz.

4.5. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabal edo hobe dezatela.

5. Betebeharrak.

5.1. Beren proiektua aukeratu delako Nafarroako Gazteriaren Institutuaren lankidetza izanen duten udal edo entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

-Gazteentzako auzolandegian parte hartuko dutenei ostatu emateko beharrezkoak diren instalazioak eta baliabideak uztea eta haien kostua nahiz izan daitezkeen ondorio eta inguruabar guztiak bere gain hartzea.

-Gazteentzako auzolandegiaren helburu den ekintza burutzeko eta jarduera osagarriak egiteko beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak jartzea eta haien kostua nahiz izan daitezkeen ondorio eta inguruabar guztiak bere gain hartzea.

-Gazteentzako auzolandegian parte hartuko dutenei jaten ematea eta horren kostua nahiz izan daitezkeen ondorio eta inguruabar guztiak bere gain hartzea, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin ezartzen den akordioaren arabera.

-Gazte boluntarioak auzolandegiaren herri berean bizi ez badira, etxetik hurbilen duten autobus geltokitik edo linea erregularreko geldigunetik ostatu-etxera eta hortik auzolandegira joateko eta itzultzeko gastuak bere gain hartzea.

-Gazte parte-hartzaile bakoitzeko 2010. urterako ezarri den prezio publikoa jasotzea, hots, 72 euro bakoitzeko. Prezioa autonomia erkidego guztiak biltzen dituen auzolandegietako batzorde teknikoak ezarri du.

-Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak xedatzen duena betetzea eta bertan ezarritakoa jardueran parte hartzen dutenei ematea. Bereziki, auzolandegian parte hartzeagatik izaten diren istripu arriskuen kontrako asegurua egitea parte-hartzaileei.

-Lana natur inguruneetan edo ondarearekin egin behar baldin bada, kasuko administrazioaren baimenak lortzea, indarra duten arau eta legeekin bat. Baimen horiek eskaeran azaldu beharko dira.

-Jardueran parte hartzen dutenekin jardueran sartzeko akordioa edo konpromisoa formalizatzea. Bertan Boluntario lana arautzen duen martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 8. artikuluan adierazten diren xehetasunak bilduko dira gutxienez.

-Auzolandegian parte hartzen duten gazte boluntario guztiei ziurtagiria ematea. Honako hauek azalduko dira:

-Entitate sustatzailea.

-Non egin den.

-Datak.

-Boluntario lanetan emandako orduak.

-Egindako lan boluntarioa nolakoa izan den.

Ziurtagiri hori kasuan kasuko udal edo entitatean horrelako agiriak egiteko eskumena duen pertsonak sinatu beharko du.

-Toki entitatea auzolandegiaren antolatzailea da eta, beraz, parte-hartzaileen segurtasuna bermatu behar du bai egonaldian, ostatuan, mantenuan eta auzolandegiko lanean berean, bai egiten den beste edozein jardueratan, bakoitzean indarra duen araudia betez. Hala, edozein gertakizunen aurrean antolakuntzak duen erantzukizun zibila betetzeko beharrezkoak diren aseguru polizak sinatu beharko ditu.

5.2. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren betebeharrak.

-Udalak edo entitateak sustatutako gazteentzako auzolandegiaren proposamena hedatzea, Espainiako autonomia erkidegoetako eta Nazioarteko Boluntarioen Zerbitzuaren sare nazionalean eta nazioartekoan. Txanda bakoitzeko parte-hartzaileen adinari eta jatorriari dagokienez, autonomia erkidegoetako gazte erakundeek eta Nazioarteko Boluntarioen Zerbitzuak ezarritako araudiaren arabera jokatuko da.

-Parte-hartzaileak aukeratzeko prozesua egitea.

-Gazte boluntarioentzako auzolandegia zuzenduko duen teknikari taldea kontratatzeari dagozkion gastuak bere gain hartzea. Horretarako, Nafarroako Gazteriaren Institutuak behar den kontratazioa eginen du, laguntza teknikorako lehiaketa publikoa iragarriz, Nafarroako kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

-Auzolandegian parte hartzen duten gazteen mantenu gastuaren zati bat ordaintzea, udalarekin edo entitatearekin sinatzen den hitzarmenaren arabera.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren lankidetza 2010eko ekitaldian beharkizun horiek finantzatzeko diru aski izatearen baldintzapean egonen da betiere.

6. Deialdia ebatzi ondoren, aldeen arteko akordioa sinatzen ahalko da.

7. Deialdiaren ebazpen egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Halaber, administrazio publiko ez diren interesdunei jakinarazten zaie, haiei dagokienez, ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

I. zatia.-Entitate eskatzailea.

A.-Entitate eskatzailearen datuak.

Izena:

IFK/IFZ:

Helbidea:

Herria:

PL kodea:

Posta kodea:

Posta elektronikoa:

Telefonoa:

Faxa:

Entitate eskatzailearen ordezkari gisa kontratua sinatzeko baimendutako pertsona (legezko ordezkaria).

Deiturak eta izena:

Kargua/eginkizuna:

Eskaeraren arduraduna / Harremanetarako pertsona.

Deiturak eta izena:

Kargua/eginkizuna:

Telefonoa:

Faxa:

Posta elektronikoa:

II. zatia.-Proiektuaren identifikazioa.

Proiektuaren izenburua:

1. txandaren datak:

2. txandaren datak:

Tokiaren deskribapena:

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Posta elektronikoa:

Telefonoa:

Faxa:

Gazteentzako auzolandegiaren xede nagusia:

III. zatia.-Proiektuaren plangintza.

1. Proiektuaren justifikazioa. Zergatik egin nahi da auzolandegia?

2. Lortu nahi diren helburuak.

3. Beharrezko baimenak (5.1 oinarria).

4. Jardueren egitaraua.

-Auzolandegiko berariazko lana:

Egin beharreko lanen deskribapena.

Boluntarioek eginen duten lan mota.

Lan eremua mugatzea, egin beharreko lanen egutegia eta xehetasun plana aurkeztuz.

Erabiliko diren materialak eta lanabesak.

Hartuko diren segurtasun neurriak.

Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

-Jarduera osagarriak:

Jolas eta integrazio jardueren zerrenda.

Bisitak eta txangoak, garraiobidea eta guzti.

Banaketa denboran.

Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

5. Parte-hartzaileak (25 plaza).

-Adinak: 15-17 edo 18-25 urte.

-Jatorria: nazionala edo nazioartekoa.

-Profil gomendagarria (prestakuntza, hizkuntzak, etab.).

-Ezgaitasunen bat duten gazteek parte har dezakete? Adierazi portzentajea eta zein lan egin dezaketen.

-Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

6. Ostatu hartzea.

-Ostatuaren kokapena.

-Ostatu mota: iraunkorra (egoitza, aterpetxea, etab.) edo noizbehinkakoa (berariaz prestatu behar diren tokiak).

-Deskribapena.

-Dotazioak (ur beroa, dutxak, komunak, etab.).

-Parte-hartzaileen eta teknikari taldearen banaketa, sexua kontuan hartuta.

-Erabil daitezkeen beste gela edo eremu batzuk, kopurua eta neurriak.

-Ostatuaren eta lan eremuaren arteko distantzia.

-Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

7. Elikadura.

-Janaria zeinek egin, manipulatu eta banatzen duen.

-Menuaren eguneroko deskribapena.

-Prezio hauek: plaza/eguna, guztirakoa eta zerbitzuen arabera xehekatua.

-Ostatuan bertan egiten da.

-Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

8. Teknikari taldea.

-Auzolandegiko arduraduna.

-Teknikari taldearen osaera.

-Taldekideak eta titulazioak, auzolandegiko helburuari dagokionez.

-Taldeari kontratua izateko estaldura emanen dion enpresaren izena eta helbideak.

-Proiektuaren erredaktoreak.

-Harremanetarako helbide eta telefonoak.

-Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

9. Segurtasuna eta osasun laguntza.

-Lan espezifikoa egiteko hartuko diren segurtasun neurriak.

-Jarduera egiteagatik istripuak izateko arriskuaren estaldura.

-Osasun laguntzako zerbitzuak izatea herrian edo inguruan.

-Entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

10. Auzolandegiari buruzko informazio grafikoa eta entitateak egokitzat jotzen duen bestelako informazioa.

IV. zatia.-Informazio finantzarioa.

Aurreikusten diren gastu orokorren eta diru-sarreren kalkulua da, auzolandegiaren antolaketatik sortutako egiazko planteamenduen arabera.

Gastuak:

1.-Parte-hartzaileekin zerikusia duten kostuak:

-Parte-hartzaileen aseguruen kostuak.

-Ostatua (kopurua, egunak, prezioa eguneko).

-Elikadura. (kopurua, egunak, prezioa eguneko).

-Gazteentzako auzolandegiaren dokumentazioa eta argibideak bidaltzearen kostuak.

2.-Proiektuarekin zerikusia duten kostuak:

-Prestaketa kostuak.

-Proiektua gauzatzeko egindako bidaien kostuak.

-Pertsonak eta lanabesak garraiatzeko alokatutako ibilgailuen kostuak.

-Proiektuaren garapenaren kostuak (lanerako materialak, lanabesak, makineria, sostengu emateko langileak eta abar).

-Jarraipen eta ebaluazio kostuak.

-Entitateak bere gain hartuko dituen langile osagarrien kostuak.

3.-Jarduera osagarriekin eta proiektuaren ikuskapenarekin zerikusia duten kostuak.

-Jardueretarako materiala.

-Ikustaldi kulturalak.

-Joan-etorriak.

4.-Beste kostu batzuk.

Diru-sarrerak:

1.-Entitatearen ekarpena.

2.-Babesa eta lankidetza.

3.-Beste batzuk.

Iragarkiaren kodea: F0928659