4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa Arau Subsidiarioetan 4. poligonoko 38, 49 eta 160 lurzatietan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua. Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:

Lehena.-Hasiera batean onestea Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua, Funesko Udalak sustatua, 4. poligonoko 38, 49 eta 160. lurzatietan (Hiriko balioa babesteko eta zaintzeko eremua, A = BS+2S+TP) aurreikusitako erabilera aldatzeko. Arau Subsidiarioetako 5. planoan agertzen den bezala, eremu libre publikoko edo bideko izendapena izatera pasako da eta egungo eraikinak antolamendutik kanpo geratuko dira. Funesko Udalak sustatu du eta C. Astrain Ulibarrena, J. Galar Senar eta J.M. Gutiérrez Cuesta arkitektoek idatzi dute proiektua, 2009ko irailean.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, Udaleko idazkaritzak behar bezala eginbidetua, behin betiko onetsi eta ondoko 10 egunean egindako txostenekin batera, kontrolatuak izan daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat, eta planeamenduaren erregistroan sar daitezen (74.3 eta 81.3. artikuluak).

Hirigintzako araudia

Aldatutako araudia:

2. eta 3. planoetan zehazten dira bai aurreko determinazioak bai aldatuak Arau Subsidiarioen agiri bateginari dagokionez.

Proposamena erraza da eta ukitutako lurzatietako eraikinak antolamenduz kanpotzat hartzean datza. Haientzat bidea edo eremu publikoa erabiliko da.

Eremu horietako jarduketei dagokienez, Arau Subsidiarioetan ezarritako determinazioetara egokituko dira:

Poligonoa

0.1

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere

Zehaztu gabe

Okupatzeko azalera

Zehaztu gabe

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa. Udalak espazio publikoak urbanizatzea

Oharrak

Funesko jatorrizko gunea

Determinazio horiek, memoriarekin eta planoekin batera, bi eremuetarako hirigintza arau berariazkoak osatzen dituzte. Orobat, aplikatzekoa izanen zaio Arau Subsidiarioetako araudi orokorra.

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Funesen, 2009ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0928053