4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa "Virgen de Jerusalén" zahar-etxearen estatutuetan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar-etxearen estatutuetan, hori dagokion espedientean baitago.

Aipatutako espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitaratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko abenduaren 4an.-Alkatea, Pedro M.ª Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0927894