26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

UOM-1 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak.
Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2009ko abenduaren 18an, hasiera batean onetsi zituen Larragako Udal Planeko UOM-1 unitateko (lurzorua handitzea) konpentsazio batzordearen estatutuak, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatua. Delako enpresak unitate horren barnean dauden lurren titular gisa dihardu eta azaleraren %35 baino gehiago ordezkatzen du; hortaz, bidezko da, hasteko, hirigintza kudeaketako tresna hori tramitatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan proiektua onesteko ezarritako prozeduraren arabera tramitatzea ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta udal bulegoetan, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Aldi berean, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4 eta 5-a) ataletan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan 2. unitateko iparraldeko sektoreko jabeentzat eta bertzelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; ohartarazten zaie tramite ekintza horren aurka ezin izanen dela inolako errekurtsorik aurkeztu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 1071 artikuluan ezarritakoa deusetan ukatu gabe.

Larragan, 2009ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1002411