2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra 2009ko abenduaren 17ko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta 2010eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman argitara, urtarrilaren 20an. Orain, jendaurreko epea iraganik haren aurka inork erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsita gelditu da. Hona hemen aurrrekontua laburtua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 820.000,00 euro.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 46.000,00 euro.
3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 473.903,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.351.356,00 euro.
5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 204.761,00 euro.
6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 9.000,00 euro.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 931.000,00 euro.
9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 3.836.020,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.-Langileen lansariak: 1.348.107,00 euro.
2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.143.441,00 euro.
3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 34.517,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 176,185,00 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 997.600,00 euro.
9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 132.286,00 euro.
Gastuak, guztira: 3.832.136,00 euro.
Azagran, 2010eko otsailaren 10ean.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1002465