26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien prozedura. Adostasun gabeko 288/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.

Aditzera ematen dut: Juana M.ª Laita Merino prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien adostasun gabeko prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Mario Ismael Camacho Tocto jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Judith del Carmen Reyes Pinta andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baietsi egiten dut Laita prokuradore andreak, Judith del Carmen Reyes andrea ordezkatuz, Mario Ismael Camacho jaunaren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, bien semearen, Ander Camacho Reyesen gaineko neurri hauek ezartzen ditut:

-Bien semearen, Anderren zaintza eta ardura Judith de Carmen Reyes andreari ematen zaio, eta guraso-ahala bi gurasoek izanen dute.

-Ez da bidezkoa bisita-araubiderik ezartzea aitaren eta aipatu adingabearen artean. Dena dela, aitak halakorik eska lezake.

-Mario Ismael Camacho jaunak hilean 200 euroko kopurua ordainduko du bien semearen mantenuan laguntzeko. Kopuru hori hileko lehenengo bost egunen barrenean ordainduko da amak zehazten duen kontuan, eta urte bakoitzeko urtarrilean eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezkatzen duen erakundeak estatu osorako adierazten dituen KPIaren aldaketen arabera.

-Guraso biek %50na ordainduko dituzte epai honen funts juridikoan azaldutakoaren arabera beren semea zaintzeko sortzen diren aparteko gastuak.

Ez da bidezkoa kostuen berariazko ezarpenik egitea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta Mario Ismael Camacho Tocto jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1002050