26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-P-705

Hormigones Azagra, S.A.k honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 6,5 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerreko bazterrean, polizia-eremutik kanpo, La Plana alderdian (6. poligonoa, 317. lurzatia). Ura jasotzeko ekipamendua 7 ZP-ko motoponpa bat da eta aldiuneko emaria 2 l/s-koa. Ura industriarako (agregakinak) erabiliko da, 6. poligonoko 3030., 5029B eta 5028. lurzatietan, Azagrako (Nafarroa) udal mugapean. Urtean 7.000 m³ aterako dira eta batez besteko emari baliokidea 0,463 l/s izanen da kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 11n.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1002255