26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 15ean hartua, etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei aplikatuko zaien interes-tasa efektiboa finkatzen duena, 1995ean finantza-entitateekin egindako lankidetza hitzarmenen gerizan.

Otsailaren 13ko 47/1995 Foru Dekretuak etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1995ean finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren maileguen baldintzak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen zuen mailegu horien urteko interes-tasa efektiboa (UTB) 2000ko lehen hiruhilekotik aurrera bost urtetik behin berrikusiko zela, emandako maileguen amortizazioa gauzatu arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko, urteko %3,024ko interes-tasa efektibo subsidiatu gabea ezartzea 1995en finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren mailegu kualifikatuentzat. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein diren ere ordaintzeko aplikatzen diren mugaegunen arteko epea.

2. Aipatutako interes-tasa berraztertua bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2010eko martxoaren 1etik aurrera hartuko du indarra, mailegu bakoitzaren hurrengo amortizazio epealdi osotik aurrera; horretarako hurrengo formula hau aplikatuko da kuota kalkulatzeko, bai finantza-entitateak kobratu behar duena kalkulatzeko bai maileguaren titularrak ordaindu behar duena kalkulatzeko.

F1002900_0.pdf

a*

Kuota (euro 1erako).

m

Urtearen baitako mugaegunak.

n

Maileguari gelditzen zaizkion amortizazio urte osoak.

I

UTB.

in

Urteko nominala.

q

Hazkunde tasa.

F1002900_1.pdf

a1

Interes-tasa berraztertu ondoko lehenbiziko amortizazio aldi osoari dagokion kuota.

a*

Kuota (epe-muga jakin baterako, hasitako urtea betetzen denetik hasita).

c0

Kapital bizia.

im

Amortizazio epealdi bati ezarri beharreko interesa.

t

Urtea amaitu bitarteko ordaindu gabekoen mugaegunen kopurua.

Aipatu formula horren aplikaziotik ateratzen den kuota berria urtebeteko amortizazio aldi osoa bete arte egin gabe dauden amortizazio aldietan aplikatuko da, eta, urte berria hasten denean, mailegu bakoitzari dagokion igoera aplikatuko zaio.

3. Berraztertutako interes-tasa efektiboa txikiagoa bada mailegu-hartzaileari dagokion interes-tasa subsidiatua baino, bi interes-tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epeak erabaki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1002900