2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetan (determinazio xehakatuak). Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2010eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (antolamenduko determinazio xehakatuak) Larraintzarren (Ultzama), 13. poligonoko 235. lurzatian dagoen egungo eraikinaren sendotzea, lerrokadura berriak eta eremu librearen okupazioa zehaztearren, hori guztia Antonio Gascue Larraya jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.-1 artikuluetan, 79.-3, 74, 81.-1 artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.
Larraintzarren, 2010eko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
ALDAKETA PUNTUALA
13. poligonoa, 235. lurzatia
Larraintzar, Ultzama (Nafarroa)
Proposatutako aldaketa
Proposamenak 13. poligonoko 235. lurzatiaren eraikigarritasuna finka dadin besterik ez du nahi, San Pedro kaleko 35. zenbakiari dagokionez, Larraintzarko (Ultzama) hirigunean, eta horretarako Arau Subsidiarioek finkatzen duten eraikigarritasun bera nahi du, kasu honetan 773,81 metro koadro eraikiak izanen lirateke eta lurzoruaren gehieneko okupazioa lurzatiaren %50.
Horretarako, unitatearen hirigintzako fitxa aldatu da aurreko zehaztapenak sartuz.
Iragarkiaren kodea: L1002041