26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2010eko jaiegunen egutegia

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2010eko urtarrilaren 27an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 5ean eman 838/2009 Ebazpenari jarraikiz (2009ko ekainaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko jaiegunen egutegi ofiziala, eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko testu bateginaren aplikazio eremuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen Nafarroako Foru langileen urteko lan egutegia,

EBATZI DUT

Lehena.-2010eko jaiegunen egutegia onestea, Tafallako Udaleko udal bulegoetan lan egiten duten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Urtarrilaren 20a: San Sebastián, Tafallako zaindaria.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Apirilaren 1a: Ortzegun Saindua

-Apirilaren 2a: Ortziral Saindua

-Apirilaren 5a: Pazko biharamuna

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna

-Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea

-Abuztuaren 16a, 17a, 18a, 19a eta 20a: Tafallako bestak.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala

-Azaroaren 1a: Omiasaindu

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia

-Abenduaren 24a:

-Abenduaren 25a: Eguberri

-Abenduaren 31

Bigarrena.-Tafallako Udaleko udal bulegoetan 1.592 egiazko lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da guztientzat: astelehenetik ortziralera, 7:45etik 15:00ak arte.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei ebazpenaren berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2010eko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1002286