118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2010eko irailaren 14ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UR-22 unitatearen xehetasun azterlana, Promociones Conde Cristóbal S.L.-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Alesbesen, 2010eko irailaren 14an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1015135