118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa Gesalazko eraikuntzari buruzko udal ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2010eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesalazko eraikuntzari buruzko udal ordenantza orokorreko aldaketa.

Onesteko erabakia 2010eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza hori behin betiko onetsi da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Aditzera ematen da baliogabea dela 2010eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an, argitaratu zen behin betiko aldaketa Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 37. artikuluari dagokionez (barneko patioak), Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen 5/2006 Foru Dekretuaren kontrakoa baita.

Gesalatzen, 2010eko abuztuaren 25ean.-Alkate udalburua, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1015183