68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko hogeita bat lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2008ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4koan, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 21 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituzten izangaiak direlako: Ainhoa Bilbao Izco, Izaskun Larrea Reta, Mikel Imaz Gorraiz, Salomé Iribarren Sotil, Petra Marrodán González, Javier Iturritza Fernández de Landa, Myrian Arrastia Martínez, María Luisa Prado Beltrán de Heredia, Maite Jusué Biurrun, Edgar Gil Antona, Nerea Miguel Barrera, Esteban Huici Baztarrica, Carlos Larrión Zabaleta, José Javier Ollo Ros, María Teresa Marquínez Ruiz de Gaona, Aitor Huici Baztarrica, María Arbeloa Ibero eta Iñaki Ezcurra Osácar jaun-andreak, denak txanda irekikoak.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 18an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0916236