49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Sarasate pasealekuko eta Amaia, Nafarroako Gorteen
eta García Castañón kaleetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatu Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Sarasate pasealekuko eta Amaia, Nafarroako Gorteen eta García Castañón kaleetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. enpresari, 680.368,68 euroren truke. Gauzatzeko epea 240 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 29 (25, enplegu-mantentzekoak, eta 4, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatu Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913740