49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

619/2009 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendariari eta Erizaintza Unitateko buruari baimena ematen diena, zenbait eskumen Etxabakoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoko beste profesional batzuen esku uzteko.

Osasun Eskualde Oinarrizkoetako zuzendaritza eta Erizaintza Unitateko burutza batzuk ezartzen dituen ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren 1.1 artikuluak adierazten duenez, Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen kasuan kasuko zuzendariordetzak zuzendurik, kudeaketarako organo nagusi gisa osatzen da eta Osasun Eskualde Oinarrizkoan ardura handiena bere gain hartuko du, esleitzen zaizkion osasun prestazioak eta laguntzako programak lortzeko eginkizun eta jarduerak burutuko ditu eta agindu horretan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu bere.

Etxabakoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren sorrera 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriaren bidez onetsi zen. Hala ere, Etxabakoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren egitura ez da oraindik garatu, gaur egun Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoari loturik baitihardu. Zentro horiek ahalik eta hobekien kudeatzeko, bizilagun, profesional edo kapituluetako kontu-sailen kopuruagatik, bi zentro beregain gisa funtzionatu behar dute eta bi zuzendaritza talde osatu behar dira: Zizur eta Etxabakoitz.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluaren 1. idatz-zatiak xedatzen du administrazio publikoetako organoek bere dituzten eskumenak administrazio bereko beste organo batzuen esku uzten ahalko dituztela, hierarkian haien mendekoak ez izanik ere, eta delegazioan hartzen diren ebazpen administratiboek espresuki adieraziko dutela hori eta organo delegatzaileak eman dituela ulertuko dela.

Bestaldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 36.1 artikuluan, organoen arteko eskumen delegazioa ezartzen du, eta adierazten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste batzuen esku uzten ahalko dela, hierarkian, haien mendekoak ez izanik ere, salbu eta bestela xedatzen bada. Gero, agindu horretako 4. idatz-zatiak xedatzen du organo delegatzaileak onetsiko dituela eskumenen delegazioa eta horien berreskuratzea, noiznahi ere erabiltzen ahalko direnak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direla.

Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordeak ondoko proposamena igorri du. Horren bidez, Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendariari baimena ematen zaie, zenbait eskumen Etxabakoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoko beste profesional batzuen esku uzteko.

Uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendariari baimena ematea Osasun Eskualde Oinarrizkoetako zuzendaritza eta Erizaintza Unitateko burutza batzuk, haien eginkizunak eta haien eskudantziak ezartzen dituen ekainaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren 1. artikuluko a), b) c) lerroaldetan eta h) lerroaldetik bukaera bitarte ezarririko eskumenak delegatzeko.

2. Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buruari baimena ematea Osasun Eskualde Oinarrizkoetako zuzendaritza eta Erizaintza Unitateko burutza batzuk, haien eginkizunak eta haien eskudantziak ezartzen dituen ekainaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian ezarririko eskumenak delegatzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendariari, Erizaintza Unitateko buruari eta Administrazio Unitateko buruari, Ekialdeko Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Langileria, Sarrera eta Igoera Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 18an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0913324