II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ARAKIL
2009ko plantilla organikoa eta lan-eskaintza publikoa.
Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi dira 2009ko plantilla organikoa eta lan-eskaintza publikoa, eranskinean datozenak. Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 9an.
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria; A maila; bateraezintasuneko osagarria: %35; sarbidea: oposizio-lehiaketa; euskarazko ezinbesteko jakite-maila: 3. jakite-maila; egoera: hutsik.
Lanpostua: administrari ofiziala; C maila; diruzaintzako osagarria: %40; lanpostuko osagarria: %12; oposizio-lehiaketa; egoera administratiboa: jardunean.
Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzak); D maila; lanpostuko osagarria: %20; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera administratiboa: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: garbiketako langilea; E maila; sarbidea: oposizioa; lanaldi laburreko kontratua; egoera administratiboa: jardunean.
Lanpostua: administrari laguntzailea; D maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: %12; euskarazko ezinbesteko jakite-maila: 3. jakite-maila; egoera administratiboa: hutsik.
Administrazio kontratudunak
Lanpostua: idazkaria: Imanol Goñi Razquin.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Administrari-ofiziala: Rosario Unanua Yaben; 3. gradua; antzinatasuna: 1983/11/01.
Albientea, zerbitzu anitzetarako: Juan Luis Huarte Goñi; 4. gradua; antzinatasuna: 1978/06/01.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda
Garbiketako langilea: Julita Zarranz Bergara; Antzinatasuna: 1996/10/30.
Lan-publikoaren eskaintza
Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa betetzea.
Arakilen, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L0911731