46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

52/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2009/2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza arloan bidezkoak diren neurriak hartu behar ditu egoera ahulean dauden ikasleei behar duten laguntza emateko, hezkuntza sisteman ezarritako hezkuntza eta prestakuntza arloko xedeak lor ditzaten.

93/2008 Foru Aginduak, Nafarroako ikastetxeetako dibertsitaterako laguntza arautzen duenak, 36. artikuluan adierazten du Hezkuntza Departamentuak baliabide eta laguntza materialak ezarriko dituela egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei berdintasuna eta konpentsazioa bermatzeko, Foru Komunitateko ikastetxeetan eskolatzen direnean.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasle horiei laguntza ematen die hainbat baliabide materialen bitartez, hala nola: laguntza ekonomikoa eskola materialerako, ikasgelatik kanpoko eskola jardueretarako laguntza eta Gorputz Hezkuntzako ekipamendurako.

Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du 2009/2010 ikasturteko deialdi publikoa onesteko, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikastetxe publikoetako ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak aztertu eta esleitu daitezen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi publikoaren oinarriak onestea, 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak esleitu eta emateko. Ebazpen honi gehitu zaizkio 1. eta 2. eranskin gisa.

2. 2009/2010 ikasturterako deialdiaren xedeko baliabide ekonomikoak finantzatuko dituen kreditua 154.465 eurokoa da gehienez ere, 2009ko aurrekontuko "Ikastetxe publikoentzako dotazioak immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423003-42230-2269-322D00 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Kultura aniztasunaren Atalera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzan duen kontu-hartzaileari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 20an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Deialdi publikoaren oinarriak, 2009/2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak esleitu eta emateko

1. Deialdiaren xedea.

Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoei diru-laguntza ematea du xede deialdi honek, ikasle horiek bertan integratzen laguntzeko eta behar duten materiala izan dezaten.

Ebazpen hau aplikatuz ematen diren baliabideak hezkuntza sisteman sartu, jarraitu edo aurrera egiteko zailtasunez desabantaila ekonomikoan dauden ikasleentzat izanen dira, ez besterentzat.

2. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak eskaeraren xedeko kasuak baloratuko ditu eta, gizarte zerbitzu oinarrizkoei galdetu ondoren, Eskola Kontseiluaren bidez, 2009/2010 ikasturterako laguntzen eskaera igorriko du Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

2.2. Eskabideak deialdi honetako 2. eranskinean jasotako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan adierazitako tokietan.

3. Diru-zuzkidura.

3.1. 2009/2010 ikasturterako deialdiaren xedeko baliabide ekonomikoak finantzatuko dituen kreditua 154.465 eurokoa da gehienez ere, 2009ko aurrekontuko "Ikastetxe publikoentzako dotazioak immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423003-42230-2269-322D00 kontu-sailaren kargura.

3.2. Aurreko puntuan aipatutako kontu-sailaren zenbatekoak baldintzatzen ditu ikastetxeei emanen zaizkien modulu ekonomikoak.

3.3. Ikastetxe bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ebazpen bakar baten bidez ordainduko dira eta 2009/2010 ikasturteko lehen hiruhilekoan igorriko dira ikastetxeetara.

4. Deialdiaren prozedura eta ebazpena.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen gaineko ebazpena, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak proposaturik, gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

5. Deialdi honen ebazpenean ematen diren baliabideen kudeaketa eta ordainketa.

5.1. Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko deialdi honetan aipatzen diren baliabide ekonomikoak hauexek izanen dira:

-Eskolako materiala erosteko: testuliburuak, material osagarria (hiztegiak, atlasak, zorroak eta abar).

-Ikaslearen diru-ekarpena behar duten gelatik kanpoko eskola jardueretarako laguntza ekonomikoa (kultur bisitak, lan ateraldiak, ikasturtearen bukaerako txangoak eta abar). Gorputz Hezkuntzako ekipamendua.

5.2. Dirua ez da behin ere erabiliko eskolako jantokia ordaintzeko, zerbitzu horrek berariazko laguntzak ditu eta.

5.3. Laguntza hauek ikastetxe bakoitzak kudeatu eta administratzen ditu. Fakturetan, egoera ahuleko ikasleentzako gastuak jasoko dira, eta ikastetxeko kudeaketa kontuan erregistratuko dira.

2. ERANSKINA

EGOERA SOZIOEKONOMIKO AHULEKO IKASLEAK

Laguntza ekonomikorako eskaera

............................... herriko ................... ikastetxeko Eskola Kontseiluak egoera sozioekonomiko ahulean dauden ........ (zenbat) ikaslerentzako laguntza ekonomikoa eskatzen du.

2008/2009 ikasturteko laguntzei buruzko datuak:

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

BIGARREN HEZKUNTZA

BATXILERGOA/LH.

Eskaera

kop.

Emandako

zenbatekoa

Eskaera

kop.

Emandako

zenbatekoa

Eskaera

kop.

Emandako

zenbatekoa

Laguntza ekonomikoak har ditzaketen kasuak azterturik, gizarte zerbitzu oinarrizkoei galdetu ondoren,

Eskatzen dut:

2009/2010 ikasturtean egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko behar diren baliabide materialak esleitu eta emateko, honako hauek alegia:

A) Haur Hezkuntza/Lehen Hezkuntza:

HH

LHko 1. zikloa

LHko 2. zikloa

LHko 3. zikloa

GUZTIRA

B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

DBH 1.

DBH 2.

DBH 3.

DBH 4.

GUZTIRA

C) Batxilergoa/Lanbide Heziketa:

BATX. 1- LH

BATX. 2 - LH

GUZTIRA

.................................(e)n, 2009ko ................aren.....(e)an.

Eskola Kontseiluko burua

Sin.: ...................................

ANIZTASUNAREN, ORIENTAZIOAREN ETA KULTURA-ANIZTASUNAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0910944