43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

764/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Ataleko burutza betetzeko merezimendu lehiaketari dagokionez, Blanca Berruete Cilveti andrea, Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, lehiaketako epaimahaiko kide-idazkari gisa mantentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza edo unitate parekatu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Azaroaren 10ean eman eta 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, argitaratutako 3563/2008 Ebazpenaren bitartez, burutza horietatik 83 betetzeko prozesuan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren. Burutza haien artean Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Atalekoa zegoen.

Ebazpen horretan, Blanca Berruete Cilveti andrea burutza hori betetzeko izangai gisa ageri da eta, batera, epaimahaiko kide-idazkari gisa ere bai. Gertaera horiek bateraezinak dira.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren Kontsumo Zerbitzuko zuzendari izendatu zelako gertatu zen bateraezintasun hori.

Berruete Cilveti andreak, 2009ko otsailaren 6ko izkribuaren bidez, uko egin dio Kontsumo Zerbitzuko burutza betetzeko lehiaketan parte hartzeari. Beraz, bateraezintasuna desagertu eta gero, bidezkoa da epaimahaiko kide-idazkari gisa mantentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Blanca Berruete Cilveti andrea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Ataleko burutza betetzeko lehiaketako epaimahaiko kide-idazkari gisa mantentzea, burutza horretarako hautagaia izateari utzi baitio.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0912830