24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LORKA

Lorkako Kontzejuaren herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina industria instalazioetarako eta/edo fabriketarako okupatzeko ordenantza

Lorkako Kontzejuak, 2008ko azaroaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lorkako Kontzejuaren herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina industria instalazioetarako eta/edo fabriketarako okupatzeko ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, iragarkia Kontzejuaren oholean eta 2008ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu ondoren, abenduaren 24an. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da testua argitara.

Lorkan, 2009ko otsailaren 2an.-Kontzejuko burua, Laura López Galindo.

LORKAKO KONTZEJUAREN HERRILURRETAKO LURZORUA, ZORUPEA ETA HEGALKINA INDUSTRIA INSTALAZIOETARAKO ETA/EDO FABRIKETARAKO OKUPATZEKO ORDENANTZA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 100. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko IV. Tituluko II. kapituluan xedatutakoari dagokionez, ezarritakoari jarraituz, kontzeju honek ezarri du herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina industria instalazioetarako eta/edo fabriketarako okupatzeagatik, hau da, erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, ordenantza hauek arautuko dutena.

2. artikulua. Ordaintzera behartuak daudenak.

Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaintzera beharturik daude ematen diren lizentzia edo baimenen hartzaile diren pertsona edo entitateak, edo aprobetxamenduaren onura hartzen dutenak, baldin eta lizentzia edo baimenik tartean ez bada

3. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza da herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina okupatzea, edozein motatako instalazio, zutoin, kable, kanalizazio eta abarren bidez, hala horretarako baimen edo lizentzia lortu denean, nola halakorik ez dagoenean.

4. artikulua. Tasaren zenbatekoa zehaztuko da instalazioak okupatutako metro linealen arabera, eta horretarako tarifa hauek aplikatuko dira:

-Herrilurra okupatzea ura edo gasa eramateko hodiekin. Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean 1,4635 euro/m².

-Herrilurra okupatzea edozein motatako hodien bidez. Metro karratu bakoitzeko, urtean 1,4635 euro/m².

-Lurzorua, zorupea edo hegalkina edozein motatako kableen bidez okupatzea. Metro karratu bakoitzeko, urtean 1,4635 euro/m².

Horretaz gainera, herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina edozein motatako instalazioen bidez aprobetxatzeko lizentzia edo baimena hartzeagatik, interesdunak 100 euroko tasa ordaindu beharko du.

5. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Eskatu edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko likidatuko dira tarifetan oinarriturik ordaindu beharreko diru kopuruak, eta ezin izanen dira murriztu, kasuan kasuko epigrafean zehazten den denboragatik.

2. Ordenantza honetan arautzen diren aprobetxamenduak hartzeko interesa duten pertsona edo entitateek dagokien lizentzia aitzinetik eskatu beharko dute eta hurrengo artikuluan zehazten den aldez aurreko gordailua egin.

3. Okupaziorako baimena eman ondoan, aprobetxamenduaren iraupena zehaztu ez bada, ulertuko da luzatzen dela interesdunek utzi nahi dutela dioen aitorpena aurkezten ez duten bitartean.

4. Aprobetxamendua uzteko aitorpenaren aurkezpenak eragina izanen du tarifen epigrafeetan aipatzen den hurrengo denbora epe naturaleko lehenbiziko egunean. Uzteko aitorpena aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

6. artikulua. 1. Baimena edo lizentzia eskatzeko unean sortzen da ordenantza honetan arautzen den tasa ordaintzeko obligazioa.

2. Prezioaren ordainketa gauzatuko da dirua Kontzejuaren kontuan zuzenean sartuz nork bere lizentzia edo baimena hartzeko unean.

Lehendik emandako baimen edo lizentzien kasuan, urte bakoitzeko urtarrilean, Kontzejuaren kontuan dirua sartuz.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehendik emandako lizentzia eta baimenengatik, urteko kuota ordaindu beharko da ordenantza honek indarra hartzen duenean, eta hortik aurrera ordenantzaren 6. artikuluan xedatzen denaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indar hartuko du behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aurkako inpugnazioa aurkezteko epeak iragan eta gero.

Iragarkiaren kodea: L0901786