II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
AZKOIEN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Martzillan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, María Pérez Medina.
Iragarkiaren kodea: L0901116