19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 18ko 1687/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anestesiologiako eta Erreanimazioko barrutiko sendagile espezialista izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen nahiaren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzea izangai hauei:

-José Ramón Ortiz Gómez jaunari lanpostu bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 67719).

-Francisco Javier Ibáñez Ascarza jaunari lanpostu bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 69065).

-Miren Arantzazu Arteche Andrés andreari lanpostu bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 69066).

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriako zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0900762