19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI-ARANATZ

2009ko ekitaldiko zerga-tasak

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki du 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak onestea. Hona hemen:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2290.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da:

.5 urte arte: %2,2.

.5 urtetik 10 urte arte: %2,1.

.10 urtetik 15 urte arte: %2,0.

.15 urtetik 20 urte arte: %2,0.

Erabaki horren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 22an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0900602