19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Kalez kaleko salmentari loturiko erabilera pribatiboak, aprobetxamendu bereziak, zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kalez kaleko salmentari loturiko aprobetxamendu bereziak, zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2008ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu zen, martxoaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

KALEZ KALEKO SALMENTARI LOTURIKO ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi hauek egitea da zergapeko egintza:

a) Erabilera publikoko lurrak eta lekuak okupatzea Kale Nagusian, kalez kaleko salmenta egiteko.

3. artikulua. Honelakoetan ez da prezio publiko hau ordaindu beharko:

a) Urtero urrian egin ohi diren abere ferietan lurrak okupatzeagatik.

b) Halako feria edo erakusketa batzuek gizarte, kultura edo hezkuntza aldetik dituzten ezaugarriengatik, Udalak, komenigarri juzgatzen badu, dagozkien tasetan osorik edo partez hobaria ematen ahal die. Hobari hori okupazio lizentziarekin batera emanen da.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Prezio publiko hauek ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

5. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako prezio publikoak pagatzeak ez ditu izandako aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordaintzera behartuak daudenak

6. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean baja aurkezten ez dutenak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Tarifak aplikatzeko karga-oinarriak hauen araberakoak izanen dira:

a) Kalez kaleko salmentaren tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbeste.

e) Gisako xedeetarako lurrak bestela okupatzen badira: kopuru finkoa.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak Udalbatzak onetsiko ditu urteoro.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Kale Nagusiko postuen okupazioa haien gaineko erregelamenduari jarraituz arautuko da.

10. artikulua. Kalez kaleko salmenta Kale Nagusian eta/edo Udalak erabakitzen duen tokietan eginen da, urteko astelehen guztietan, toki horiek aldatzea erabaki ezik.

Inoiz astelehena jaiegunarekin suertatzen bada, aurreko ostiralera aldatuko da.

11. artikulua. Kale Nagusiko tokiak kalez kaleko salmenta egiteko okupatuz gero, horiek interesdunek idatziz eskatuta esleituko ditu Udaleko albienteak, bere garaian onetsitako ordenari jarraituz, eta gainerakoak eskaeren ordenari jarraituz.

12. artikulua. Udalbatzak erabakitako lekuan kalez kaleko salmenta egiteko tokiak okupatu ahal izateko, interesdunek erregelamenduzko eskabidea aurkeztu beharko dute Etxarri Aranazko Udalean, eta honek eskabideen ordenari hertsiki lotuz esleituko ditu. Koordinazio lanak horren gaineko ardura duen langileak eginen ditu.

13. artikulua. Kalez kaleko salmenta egiteko, horretan aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek Udalaren lizentzia beharko dute.

14. artikulua. Etxarri Aranazko udal mugapean, herriko industriariek eta dendariek kalez kale aritzeko lizentziarik ez dute behar, erroldan edo Lizentzia Fiskalaren erregistroan altan agertzen badira gisako jarduera batengatik, betiere zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak ukatu gabe.

15. artikulua. Nekazariek edo artisauek ere ez dute beharko kalez kale aritzeko lizentziarik edo patenterik, beren uztako produktuak edo berek egindakoak jartzen badituzte salgai, zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak ukatu gabe.

16. artikulua. Debekatua dago ibilgailuen bitartez, herriko edozein egunetan eta lekutan kalez kaleko salmentan aritzea.

Diru-bilketa

17. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusitako prezioen dirubilketa, honela eginen da:

a) Postuak okupatzeagatik ordaindu beharreko prezioen dirubilketa eginen du:

1.-Horren ardura duen udal langileak.

2.-Postu finkoen kasuan, ordainarazpena hiruhilero eginen da eta "jakinarazpenik gabekotzat" joko dira. Zergadunek ordainketa helbideratu ahalko dute banku edo aurrezki entitatean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

Kalez kaleko salmenta

1.-Saltoki finkoen okupazioa, euro/hiruhilekoa.

-2 metroko postua: 27,45 euro.

-4 metroko postua: 54,95 euro.

-6 metroko postua: 82,40 euro.

2.-Finkoak ez diren postuen okupazioa. Euro/eguna.

-2 metroko postua: 3,05 euro.

-4 metroko postua: 6,10 euro.

-6 metroko postua: 9,15 euro.

Iragarkiaren kodea: L0901147