I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
28/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, abenduaren 9ko 2079/2008 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena.
Ikusirik abenduaren 9ko 2079/2008 ebazpena, unibertsitate irakaskidegoetako funtzionario lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.
Erreparaturik akatsa dagoela aipatu ebazpenean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan legez esleituta dauzkadan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.-Abenduaren 9ko 2079/2008 ebazpena, unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duena, honela zuzentzea:
Honela dioen tokian:
III. ERANSKINA
Batzordearen osaera
UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNAK
Lanpostu zk.: 3347. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Irakaskuntza-jarduera: Didaktika.
Batzorde titularra:
Batzordeburua: José Gimeno Sacristán dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Jorge Torres Santomé dk. jn., Unibertsitateko katedraduna A Coruñako Unibertsitatean.
Batzordekidea: María Pla Molins dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
Ordezko batzordea:
Batzordeburua: Ángel Ignacio Pérez Gómez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Malagako Unibertsitatean.
Juan Fernández Sierra dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Almeriako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Vicente Benedito Antolí dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.
Javier Esteban Marrero Acosta dk. jn., Unibertsitateko katedraduna La Lagunako Unibertsitatean.
Batzordekidea: Amando Vega Fuente dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Juan Manuel Álvarez Méndez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Honela esan behar du:
III. ERANSKINA
Batzordearen osaera
UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNAK
Lanpostu zk.: 3347. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza-arloa: Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Irakaskuntza-jarduera: Didaktika.
Batzorde titularra:
Batzordeburua: José Gimeno Sacristán dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Jorge Torres Santomé dk. jn., Unibertsitateko katedraduna A Coruñako Unibertsitatean.
Batzordekidea: María Pla Molins dk. and., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
Ordezko batzordea:
Batzordeburua: Ángel Ignacio Pérez Gómez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Malagako Unibertsitatean.
Juan Fernández Sierra dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Almeriako Unibertsitatean.
Batzordekide idazkaria: Vicente Benedito Antolí dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
Javier Esteban Marrero Acosta dk. jn., Unibertsitateko katedraduna La Lagunako Unibertsitatean.
Batzordekidea: Amando Vega Fuente dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Juan Manuel Álvarez Méndez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Bigarrena.-Aipatu ebazpenaren zuzenketak ez ditu hark ezarritako epeak aldatzen.
Hirugarrena.-Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitara dadin agintzea.
Laugarrena.-Ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 8an.-Errektorea, Julio Lafuente López.
Iragarkiaren kodea: F0900780