19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

101/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagokionez, bi atalburutzaren epaimahaiak aldatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Deialdiaren 8. oinarriak ezartzen du merezimendu lehiaketak kalifikatuko dituzten epaimahaiak, burutza bakoitzean, honela osatuko direla:

"Mahaiburua: bete beharreko burutza hori atxikia duen zuzendari nagusia eta, erakunde autonomoen kasuan, zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: burutza hori atxikia egonen den departamentuko zuzendari nagusi bat edo zuzendari kudeatzaile bat, edo, halakorik ezean, beste departamentu batekoa.

Mahaikidea: burutza atxikirik dagoen esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Ordezkoa: burutza atxikirik dagoen esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: burutza atxikia dagoen zerbitzuko edo unitate parekatuko zuzendaria.

Ordezkoa: burutza atxikia dagoen departamentuko zerbitzuko edo unitate parekatuko zuzendari bat.

Ezein zuzendaritza nagusi edo zerbitzuri atxiki gabeko burutzen kasuan, departamentuan edo erakunde autonomoan dauden maila bereko beste organoetako titularrek osatuko dute epaimahaia, hark proposaturik."

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 3563/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 26koa), deialdi horretako burutza bat betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, 83 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren eta 2 burutzaren izendapenetan harrapatutako akatsa zuzendu zen.

Ebazpen horretan, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Sustapen Ataleko burutza (7159 lanpostu zenbakia) betetzeko merezimendu lehiaketa kalifikatuko duen epamahaiko kideen izenak adierazi ziren, baina deialdiko 8. oinarrian finkatutakoa bete gabe.

Bestalde, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Prestakuntza eta Argibide Bulegoko burutza (5043 lanpostu zenbakia) betetzeko epaimahaian Juan Arcón Alzórriz jauna agertzen da, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatutako mahaikide titularraren ordezko gisa, eta aldi berean, burutza hori betetzeko izangai onartu gisa ere agertzen da.

Hori kontuan harturik, bidezkoa da bi burutza horien epaimahaiak aldatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Sustapen Ataleko burutza eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko Prestakuntza eta Argibide Bulegoko burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko epaimahaiak aldatzea. Hemendik aurrera honela osatuta egonen dira:

-Sustapen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 7159).

Epaimahaia:

-Mahaiburua: Joaquín Ortigosa Ocón jauna, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio zuzendari nagusia.

Ordezkoa: María Dolores Eguren Apesteguía andrea, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia.

-Mahaikidea: Fermín Casado Leoz jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

Ordezkoa: Ricardo Javier Pita Macaya jauna, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

-Mahaikide-idazkaria: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Komunikabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Miguel Gorricho Ochoa jauna, Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuko zuzendaria.

-Prestakuntza eta Argibide Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 5043).

Epaimahaia:

-Mahaiburua: Ana Frías Pardo andrea, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: José Javier Esparza Abaurrea jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

-Mahaikidea: Begoña De Frutos Alvarez andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Amaya Sesma Vallés andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Mahaikide-idazkaria: María Teresa Iriso Velasco andrea, Gazteria zuzendariordea.

Ordezkoa: Ignacio Arbeloa Freire jauna, Kirol zuzendariordea.

2. Ebazpen hau lehengo eta oraingo mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0901700