I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
6/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatzen dituena eta 6.1 oinarria aldatzen duena, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzeko.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 18ko 162/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 6ko 172/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an eman 162/2008 Ebazpenaren 6.4 oinarrian atzeman zen akatsa zuzentzeko baimena eman zuen.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 18an emandako 207/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Ebazpen hori 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Administrazio Erroko Langileen Batzordeak bera ordezkatzeko bi mahaikide proposatu dituenez, bidezko da horiek izendatzea.
Bestalde, 6.1 oinarrian xedatutakoa betetzea ezinezkoa denez, oinarri hori aldatu da, eta horren ondorioz, honako honen bidez oposizioko lehen ariketa egiteko ordua eta tokia adierazten dira.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.
2. José Luis Labat Ayerra jauna mahaikide izendatzea, eta Santiago Moya Sierra jauna haren ordezko, horiek baitira Langileen Batzordeak bere ordez jarduteko proposatu dituenak.
3. Ebazpenaren 6.1 oinarria aldatzea. Horren ondorioz, oposizioko lehenengo ariketa martxoaren 3an, asteartearekin, eginen dela adierazten da. Ariketa goizeko 09:00etan hasiko da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Materialen Laborategia (Burlatako industrialdea, Iturrondo kalea, zk.g.). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eta bolaluma aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 29an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
-Txanda irekia.
Onartuak:
ABREGO JIMÉNEZ, OLGA
ANTONA ERDOZÁIN, IRENE
CAMPO GONZÁLEZ, BEGOÑA
FERNÁNDEZ PARIENTE, RAQUEL
FLORES URRIZA, LAURA
GARCÍA BEITIA, BEATRIZ
GONZÁLEZ BLANCO, BELÉN
GRANDE BURDIEL, MARÍA ÁNGELES
HERRERO VALLES, JUAN ANTONIO
HERREROS CASTRO, ROBERTO
LARRAÑEGI GOÑI, HAIZEA
LOZANO GALLEGO, MARÍA LUZ
MIGUEL MARTÍNEZ, MARÍA ISABEL
OBESO MÚÑIZ, ÍCARO
PASCUAL ORCAJO, ROBERTO
QUINTANA ARISTIMUÑO, NURIA
RODRÍGUEZ ERVITI, HÉCTOR
TEJERO BARREDO, MAGDALENA
TELLECHEA EGUZQUIZA, IZASKUN
URMENETA MARTÍN-CALERO, BLANCA
Baztertuak:
Ordaindu beharrik ez daukatela osorik ez frogatzeagatik:
HURTADO MANIEGA, IÑAKI
Iragarkiaren kodea: F0901669