147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alberto Aristu Garcíaren izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 19ko 648/2009 Dekretuaren bitartez,

Ebatzi du:

Alberto Aristu García izendatzea Zizur Nagusiko funtzionario, Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan ari dadin.

Nafarroako Gobernuak Zizur Nagusiko Udaltzaingoko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko eginiko deialdiko hautapenaldia eta prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren (deialdi hori Barne zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 1306/2008 ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2008ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abuztuaren 20an).

Delako epaimahaiak Alberto Aristu García jauna izendatzeko proposamena eginda.

Deialdi horretako 9. oinarrian xedatutakoa kontuan hartuz,

EBATZI DUT:

1. Alberto Aristu García jauna Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatzea, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan ari dadin, 27 zenbakiarekin.

2. Lanpostuaren jabetza hartzeko eguna finkatzea, 2009ko abenduaren 1ean izanen baita.

3. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Izendapena interesdunari eta behar diren udal zerbitzuei jakinaraztea.

5. Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten
ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honan jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zizur Nagusian, 2009ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0926854