147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDEKO MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, peoi-gidari izateko 5 lanpostu lehiaketa
murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartu
eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Lehendakaritzaren 2009ko irailaren 7ko 57. ebazpenaren bidez onetsi da peoi-gidari izateko 5 lanpostu lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Hura 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta deialdiko 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2009ko azaroaren 6ko 86. ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi du. Hona hemen:

Onartuak:

Araiz Angulo, Óscar.

Goyena Extremad, María Ángeles.

Mansilla Latasa, Alfonso.

Sesma Alzueta, Santiago.

Torres Gutiérrez, Oscar.

Baztertuak:

Moros Bailón, José Ignacio.

Deialdiako 2. oinarriko a) puntuko baldintza ez betetzeagatik.

Deialdiko 4.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Tafallan, 2009ko azaroaren 11n.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0926347