13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 19. unitatearen xehetasun azterlana, Jesús María Goñi Azanza jaunak sustatua (proiektua, Manuel Valencia Berbera jaunak prestatua), eraikinaren beste antolamendu bat zehazteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 24an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0900610