110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Iturengo alkate udalburuak, Miguel Angel Petrirena Azpiazuk, ondoko ebazpen hau eman zuen 2009ko abuztuaren 5ean:

"Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 7tik aurrera osasun arrazoiak direla-eta Iturengo udalerritik kanpo egonen naizela, nire karguaren eginkizunak noiz berreskuratuko ditudan jakin gabe.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: "alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)."

Ikusirik José Iparraguirre Altamira jauna eta José María Gorosterrazu Elizalde jauna Entitate honetako lehen eta bigarren alkateorde, hurrenez hurren, izendatu zirela 2007ko ekainaren 22ko Alkatetzaren ebazpenaren arabera, 2007ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, argitaraturik.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Iturengo Udaleko alkateorde José María Gorosterrazu Elizalde jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2009ko abuztuaren 7tik aurrera, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.-Aipatutako ordezpenaren iraupenak ez du mugarik izanen, nire karguaren eginkizunak berreskuratzeko moduan egon arte, hain zuzen.

Hirugarrena.-Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iturengo Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.-Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.-Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran".

Iturenen, 2009ko abuztuaren 5ean.-Alkatea, Miguel Ángel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0920968