110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Aldaketa, Plan Orokorreko hirigintza arauen 16. artikuluko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo alkate udalburuak, 2009ko abenduaren 10ean, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2009 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz:

1.-Hasiera batean onestea Plan Orokorreko hirigintza arauen 16. artikuluko antolamendu xehakatuan María Alicia Ruiz de Galarreta Domeñok sustatu duen aldaketa, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu duen dokumentazioarekin bat, 2009ko uztailaren 30ean ikus-onetsi baitzen. Xedea da bizitegietarako erabilera nagusiki duten eremuetan baimendu ahal izatea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4D eranskinean zehazten diren jardueretariko batzuk, baita erabilera horri nahitaez lotu gabeko eskulangintzako lantegi tikiak ere. Halakoak eraikin lokabeetan paratzen ahalko dira, alde honetako jarduera ekonomikoa bulkatu beharrez.

2.-Aldaketa horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki oholean argitaratuta, interesa duten entitate edo lagun guztiek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenen, 2009ko abuztuaren 10ean.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0921052