1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
87/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.
Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzaileko jarduketetariko bat da.
Proiektuak biltzen ditu NA-700 errepidearen bide-bikoizketa, Orkoiengo saihesbidearen (PA-30) bukaerako biribilgunearen eta mendebaldeko ingurabideko Arrazuriko lotunearen artean, egiteko beharrezkoak diren obrak. Aldatu beharreko errepide tarteak zazpirehun metroko luzera du.
Proiektatutako lanak Orkoiengo eta Oltzako udal mugapeetan gauzatuko dira.
Gaurko lotunearen tipologia aldatuko da bi biribilgune itxi eraikiz, bakoitza mendebaldeko ingurabide azpiko pasabidearen alde banatan kokaturik. Biribilgune horien arteko bidea ere bikoiztuko da.
Gaurko trazadura mantendu da, mendebaldeko ingurabidearekin lotzeko biribilguneak aldatzeagatik beharrezkoak ziren egokitzapenak egin badira ere.
Plataforma berriak bi galtzada ditu, norabide bakoitzeko bina erreirekin, metro bateko zabalera duen erdibitzaile batek bereiztuak. Erreiak 3,50 metroko zablera du. Barruko bazterbidea 0,50 metrokoa da eta kanpokoa metro batekoa.
Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betez, proiektuak Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko maiatzaren 29an emana.
Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.
Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.
3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Orkoiengo eta Oltzako herriko etxeetako bulegoetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.
5. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Orkoiengo eta Oltzako udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko abuztuaren 20an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.
ERANSKINA "ORKOIENGO SAIHESBIDEA-ARAZURIKO LOTUNEA TARTEAREN BIKOIZKETA" ERAIKUNTZA PROIEKTUA Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua |
FINKA ZKIA | JABEA ETA HELBIDEA | AZALERA DESJ. m2 | KATASTROA | LUR MOTA |
POL. | LURZ. |
Orkoiengo udal mugapea |
OR-1 | Orkoiengo Udala Iturgarain plaza z.g. (Orkoien) | 491 | 1 | 945 | Lurzorua |
OR-2 | Iberdrola S.A Cardenal Gardoqui, 8 (Bilbo) | 325 2.033 | 1 1 | 196 196 | Zoladura Lurzorua |
OR-3 | Iribarren Larumbe, Gerardo San Miguel kalea, 8 (Orkoien) | 686 | 1 | 197A | Lehorreko alorra |
OR-4 | Navarra de Suelo Industrial S.A Blas de la Serna, 1 (Iruña) | 314 | 1 | 968 | Lehorreko alorra |
OR-5 | Iberdrola S.A Cardenal Gardoqui, 8 (Bilbo) | 4.470 | 1 | 202B | Larreak |
OR-6 | Barbarin Logroño, Beatriz Nueva, 30 (Iruña) Barbarin Logroño, María Teresa Nueva, 30 (Iruña) Barbarin Logroño, Martín Mayor, zk.g. (Morentin) | 1.365 174 | 1 1 | 200A 200B | Lehorreko alorra Larreak |
Oltzako udal mugapea |
OL-2 | Lezáun Labiano, Jesús María San Juan, 8 (Arazuri) | 1.558 | 2 | 629A | Lehorreko alorra |
OL-3 | Autopistas de Navarra S.A. Conde Rodezno, 8 (Iruña) | 920 | 2 | 554 | Elkorra |
OL-4 | Autopistas de Navarra S.A. Conde Rodezno, 8 (Iruña) | 1.345 | 2 | 555 | Elkorra |
OL-5 | Huarte Zalba, María Esperanza San Juan, 10 (Arazuri) | 769 84 | 2 2 | 237A 237B | Lehorreko alorra Larreak |
OL-6 | Arazuriko Kontzejuaren herrilurrak Kalerik gabe (Arazuri) | 23 38 | 2 2 | 238B 238D | Lurzorua Larreak |
OL-8 | Lecumberri Gárriz, María Mercedes Lecumberri Gárriz, María Pilar Santa María, 4 (Arazuri) Lecumberri Gárriz, José María Irunbidea, 2 D (Orkoien) Izurdiaga Unanua, María Trinidad Santa Lucía, 7 (Arazuri) | 166 | 2 | 288 | Lehorreko alorra |
OL-9 | Autopistas de Navarra S.A. Conde Rodezno, 8 (Iruña) | 200 | 2 | 556 | Elkorra |
OL-10 | Lecumberri Gárriz, María Mercedes Lecumberri Gárriz, María Pilar Santa María, 4 (Arazuri) Lecumberri Gárriz, José María Irunbidea, 2 D (Orkoien) Izurdiaga Unanua, María Trinidad Santa Lucía, 7 (Arazuri) | 1.864 | 2 | 257 | Lehorreko alorra |
OL-11 | Castillo Pérez Muniáin, María Soledad Etxauri, 3 (Arazuri) | 768 222 | 2 2 | 258A 258B | Larreak Lehorreko alorra |
OL-12 | Castillo Pérez Muniáin, María Soledad Etxauri, 3 (Arazuri) | 89 | 2 | 474 | Lurzorua |
ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua |
FINKA ZKIA | JABEA ETA HELBIDEA | AZALERA DESJ. m2 | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m2 | KATASTROA | LUR MOTA |
POL. | LURZ. |
Orkoiengo udal mugapea |
OR-7 | Murillo Azcona, José Ramón Irunbidea, 15 (Orkoien) | | 1.607 | 1 | 129 | Lehorreko alorra. |
OR-8 | Urrizola Elizondo, Pedro Javier San Miguel, 29 (Orkoien) | | 2.887 | 1 | 583 | Lehorreko alorra. |
OR-9 | Isabal Equiza, Conrado Isabal Equiza, Inés Lizarra, 1 (Iruña) Isabal Equiza, María Emilia Antso Nagusia, 5 (Iruña) | | 7.542 1.233 | 1 1 | 130A 130B | Lehorreko alorra. Larreak |
UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua |
FINKA ZKIA | TITULARRA ETA HELBIDEA | ZORTASUN EZARPENA ml-m2 | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m2 | HODI MOTA | KATASTROA | LUR MOTA |
POL. | LURZ. |
Orkoiengo udal mugapea |
OL-10 | Lecumberri Gárriz, M.ª Mercedes Lecumberri Gárriz, María Pilar Santa María, 4 (Arazuri) Lecumberri Gárriz, José María Irunbidea, 2 D (Orkoien) Izurdiaga Unanua, María Trinidad Santa Lucía, 7 (Arazuri) | 45,6-114 | 1.857 | Sanea-mendua | 2 | 257 | Lehorreko alorra |
F0921259 |
Iragarkiaren kodea: F0921259