55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Aldaketa puntuala, Udalaren Plan Orokorreko UE 2.1 unitateko 2. eremuko determinazio xehakatuetan

Kasedako Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala, Kasedako Udalaren Planeko U.E. 2.1. exekuzio unitateko 2. eremuko determinazio xehakatuei dagokiena, hori guztia Juan Rada Martínez jaunak sustatua. Halaber, erabaki zuen jendaurrean edukitzea 30 egunean, abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsi baino lehenago egoki ikusten diren alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan dago interesdunen eskura.

Fede ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Jesús Esparza.

Iragarkiaren kodea: L0806225