55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

537/2008 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 13ko 1811/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta aurkeztutako izangai bakarra baztertu denez, bidezkoa da bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Laguntza Espezializatuko Langileria Burutzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0805360