55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 46/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 46/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa, plantilla organikoan 2261 zenbakia duena eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Donezteben aritzeko.

1.2. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdiaren bidez hautaprobak gainditu bai, baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatuko da, deialdi honen 9. arauan xedatutakoarekin bat.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdi honen 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Albaitari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3.-Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskaerak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskaerari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordain-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Nafarroako Administrazioaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Miguel Angel Martínez Pérez jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Rubén Palacios Goñi jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Francisco Javier Eguíluz Sáenz jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abere Osasuneko Ataleko burua.

-Ordezkoa: César Fernández Salinas jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Epizootiologia Bulegoko burua.

-Mahaikidea: Agustín Poblador Sancho jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abere Ekoizpenaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Jesús María de Andrés Hualde jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko burua.

-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Joseba Asiain Albisu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

-Ordezkoa: Miren Eseverri Roda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herrilurren Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2008ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: Teorikoa, deialdiko gai zerrendako gaiei buruzko 100 galdera idatziz erantzutea.

Bigarren ariketa: Praktikoa, deialdiko gai zerrendako gaiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebaztea.

Hirugarren ariketa: teorikoa, zozketa bidez aukeratutako bi gai idatziz azaltzea, bat gai zerrendako lehendabiziko zatikoa eta bestea bigarrengo zatikoa.

Proba bakoitza hasi aurretik, epaimahaiak adieraziko du izangaiek hiru ariketa horiek egiteko zenbat denbora duten.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: 35 puntu bitarte. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Bigarren ariketa: 35 puntu bitarte.

Hirugarren ariketa: 30 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa eman ahal da.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertuta geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Halaber, baztertuta geldituko da bigarren ariketetako kasu praktikoetako edozeinetan edo hirugarren ariketako edozein gaitan 0 puntuko kalifikazioa jasotzen duena.

6.5. Bigarren ariketa plika sistemaren bidez eginen da. Hirugarren ariketa jendaurreko ekitaldian irakurriko diote izangaiek kalifikazio-epaimahaiari.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Internet bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena eraman beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitortua dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran adierazten dutenaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Orobat, zerrenda internet bidez kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Gertatzen diren berdinketetan, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da eta berdinketak badirau, lehen ariketan lortutako puntuak hartuko dira aintzakotzat.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Proposatutako izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdia egin duen ez beste Nafarroako Administrazio Publikoren bateko funtzionario edo langile finkoa den izangaiak, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko du, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa den izangaiak:

a) Deialdiko 2.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Proposatutako izangaiak ezgaitasuna alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskurantzak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2. arauan ezarritako moduan.

8.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, albaitari lanpostua betetzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsaren esleipena ere eginen da.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko herrian bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, parte hartzeko eskabidean aukeratutako esparruaren arabera.

9.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honetako 10. arauan ezarritako prozedurari jarraikiz. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan xedatutako arauen arabera kudeatuko du.

9.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Deialdiko hamargarren arauan ezarritako prozedurarekin bat, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du, deialdiko azken-aurreko ariketa gainditu eta Administrazio Erroko kontratazio zerrendak hautatu dituzten izangaiekin.

10.-Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

10.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

-Deialdiaren 2.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.2. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

10.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen artean ez dauden eta Administrazio Erroko kontratazio zerrendak hautatu duten izangaien zerrenda.

10.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko apirilaren 17an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

Izena: ...................................................................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna: ...................... Sorterria: ...................... (........................). Nazionalitatea: ............................ Helbidea: ................ (........................), karrika: ......................, posta kodea: ......................, telefonoa: ................., laneko telefonoa: ................

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .............. izateko ............... lanpostu .................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda*

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruotako batean:

f Administrazio erroa *

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua *

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia *

(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitua naizelakoz, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala.*

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*.*

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala.*

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200.........(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

LEHENBIZIKO ZATIA

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Dekretu legeak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Zuzenbide Administratiboaren iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu-ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta elementuak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea(I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7. gaia.-Administrazio prozedura erkidea(II): Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): karrera administratiboa. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legeko kontratuen definizioa. Administrazio Publikoko kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungitzeko edo baliogabetzeko arau orokorrak.

16. gaia.-Datu pertsonalak babesteko lege organikoa: datuak babesteko printzipioak, pertsonen eskubideak.

17. gaia.-Jarduera administratiboaren formak. Sustapena eta bere baliabideak. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

18. gaia.-Mugatzeko jarduera administratiboa. Printzipio orokorrak. Mugatzeko jardueraren azalpenak.

19. gaia.-Administrazioaren zehatzeko ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura.

20. gaia.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa.

21. gaia.-Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babeserako araudia. Kontsumitzaileen babesaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretua.

22. gaia.-Europar Batasuna. Jatorria eta bilakaera. Antolaketa: Parlamentua, Kontseilua, Batzordea, bestelako erakundeak. Europar Batasuneko zuzenbidea. itunak, erregelamenduak, zuzentarauak eta beste iturburu batzuk.

23. gaia.-Nafarroako geografia fisikoa. Geomorfologia. Orografia. Klimatologia. Hidrologia.

24. gaia.-Nafarroako giza geografia. Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera, banaketa. Biztanleriaren gizarte eta lanbide egitura.

25. gaia.-Nafarroako geografia ekonomikoa. Nekazaritza eta abeltzaintza. Meatzaritza. Industria. Hirugarren sektorea: hezkuntza, osasuna, komunikazioak eta merkataritza.

26. gaia.-Nekazaritza-ingurumenaren arloko politika. Nekazaritzarako laguntza publikoen baldintzak.

27. gaia.-Espainiako nekazaritzaren antolaketa administratiboa. Estatuko Administrazio Nagusiaren eta autonomia erkidegoen eginkizuna Europar Batasuneko, estatuko eta autonomia erkidegoetako nekazaritza politikan. Konstituzio eta estatutuetako printzipioak eta koordinatzeko mekanismoak. Profesionalen eta enpresaburuen erakundeak eta nekazaritzako politika Espainian eta Nafarroan.

28. gaia.-Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren antolaketa. FEAGA eta FEADER laguntzak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea. Sozietate publikoak eta departamentuko beste menpeko erakundeak. Abeltzaintzako Kudeaketa Institutu Teknikoa.

29. gaia.-Nafarroako nekazaritzaren ekonomia. Tamaina eta garrantzia Espainian. Baldintzatzen duten faktoreak. Nekazaritza sektoreetako makromagnitude nagusiak eta haien bilakaera. Abeltzaintza sektoreetako makromagnitude nagusiak eta haien bilakaera.

30. gaia.-Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak. Arau esparrua. Nafarroan duen garrantzia. Produkzio integratua Nafarroan.

31. gaia.-Nafarroako herrilurrak. Araubide juridikoa. Gizartean eta nekazaritzan duen garrantzia.

32. gaia.-Ustiategiak modernizatzeko politika Nafarroan.

33. gaia.-Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren osaera (PAC). Printzipioak. Helburuak. Tresnak: Merkatuko Erakunde Bateratuak. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika finantzatzeko tresnak. FEAGA-FEADER. Bestelako finantza tresnak: FSE, FEDER, IFOP, BEI.

34. gaia.-Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren bilakaera: 1992ko Aldaketa: printzipioak eta orientazioak. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren aldaketa Agenda 2000ren esparruan eta orientazio berriak. Neurri horizontalak eta landa garapena. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren bitarteko berrikuspena 2003an. "Nekazaritza iraunkorraren aldeko epe luzerako ikuspegi politikoa"ren esparruan onetsitako erregelamenduak. Osasun azterketa. 2013ko muga.

35. gaia.-Kontseiluaren urriaren 22ko (EE) 1234/2007 Erregelamendua, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituena. Esnearen sektorea, behikiaren sektorea, haragitarako ardi- eta ahuntz-aziendaren sektorea eta zerrien, arrautzen eta hegaztien sektoreak.

36. gaia.-Landa garapena. Landa garapenerako neurriak. Europar Batasunaren neurri eta ekinbide osagarriak. Nafarroako PDRaren egitura 2007-2013.

37. gaia.-Nafarroako Landa Garapenerako Programan sartutako abeltzaintza jarduerekin lotutako laguntzak (2007-2013): Galtzeko zorian dauden arrazak eta nekazaritza ekologikoa. Lege araudia. Finantziazio araubidea.

38. gaia.-Estatuaren laguntzak: 2007-2013rako nekazaritzako sektorearentzako Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren zuzentarauak. Enpresa txiki eta ertainei zuzendutako Estatutako laguntzen araudia. De minimis laguntzak.

39. gaia.-Kalitatea babesteko Europar Batasuneko sistema: Jatorrizko deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak. Definizioa, ezaugarriak, betebeharrak, araubide juridikoa. Indarrean dagoen legeria. Espezialitate tradizional bermatuak: kontzeptua, betebeharrak. Indarrean dagoen legeria. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.

40. gaia.-Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. "Abeltegitik mahaira", elikagaien segurtasuneko doktrina. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza. Eginkizunak. Arretaren printzipioa eta haren aplikazioa. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentzia. Elikagaien kalitate-kontrola. Kontrol ofiziala. Borondatezko kontrola: ziurtapen erakundeak. Autokontrola: arriskuen azterketa eta kontrol puntu kritikoak. Indarra duten xedapenak.

41. gaia.-Elikagaien ekoizpeneko higieneari buruzko oinarrizko araudia. Higienearen paketea. Egitura, xedapenak eta legeen garapena.

42. gaia.-Higienearen paketea: pentsuen eta mantenuaren, animalien osasunaren eta ongizatearen inguruko kontrol ofizialei buruzko Europar Batasuneko araudia. Elikadura eta Albaitaritzaren bulegoa eta animali jatorriko elikagaien kontrola.

43. gaia.-Elikakatearen kontrolerako Plan Nazionala 2007-2010.

44. gaia.-Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa. Abeltzaintzako ustiategien erregistroa. Inskribatzeko prozedura. Datu-baseak. Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea. Abeltegiak instalatu edo aldatzeko araudia. Hobekuntza teknikoak.

45. gaia.-Abeltzaintzako ustiategiak ingurumenaren kutsaduran duten eragina. Hondakinen, minden eta simaurren balorazioa: erabiltzeko aukerak eta tratamendu alternatiboak. Nafarroako Foru Komunitateko eremu kalteberak. Hondakinak kudeatzeko planak.

46. gaia.-Autokontrolerako eta arriskuen azterketetarako eta kontrol puntu kritikoetarako sistemak (AAKPK). kontzeptua, eta abeltegietan, industrietan, pentsugintzan eta abereen janarekin zerikusia duten beste jarduera batzuetan aplikatu eta ebaluatzea. Abeltzaintzako praktika egokien gidak.

47. gaia.-Hiltegiak. Kontzeptua, motak eta ezaugarriak. Gizentzeko azienda hiltzeko etapa bakoitzean albaitariak egiten duen ikuskapen lana. Animaliak baldintza hoberenetan hiltzea. Aplikatu beharreko legeria.

48. gaia.-Nafarroako zezen ikuskizunetarako araudia. Parte hartzen duten albaitarien eginkizunak. Zezenketako zezenak eta arraza suharrak zer zerikusi duten eritasunen kutsapenean. Zezenketako zezenak garraiatzeko araudia. Nafarroan zezenketarako aziendaren inguruan egiten diren osasun jarduketak.

49. gaia.-Hondakinak animalietan eta bere produktuak, debekatutako eta baimendutako substantziak eta ingurumen kutsazaileak. Hondakinen gehienezko muga. Hondakinak ikertzeko Plan Nazionala. Laginak hartzea. Emaitza positiboak eman dituzten kasuetarako prozedura. Alerta deien sistema, krisiaren kudeaketa eta larrialdiak.

50. gaia.-Giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuak. Osasun eta ingurumen arloko arazoak. Legeria. Deskribapena, erabilera baimenduak, eraldaketa eta deuseztapena. Azpiproduktuen enpresa erabiltzaileak. Osasun baldintzak. Erregistroa.

51. gaia.-Hildako animalien kudeaketa Nafarroan. Aplikatzekoak diren arauak. Ingurumen arazoak. Estatistikak. Balorazio ekonomikoa.

BIGARREN ZATIA

1. gaia.-Animalien identifikazioa. Garrantzia eta helburuak. Identifikatzeko sistemak. Araudia. Identifikazio elektronikoa. Metodoak eta aplikazioak. Datu- base ofizialak: REGA, REMO eta RIIA.

2. gaia.-Haragitarako eta zezenketarako behi-aziendak Nafarroan: ekoizpenerako arraza nagusiak. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Ekoizleen elkarteak. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

3. gaia.-Ardikiaren ekoizpena Nafarroan: ekoizpenerako arraza nagusiak. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Ekoizleen elkarteak. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

4. gaia.-Zerrikiaren ekoizpena Nafarroan: ekoizpenerako arraza nagusiak. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

5. gaia.-Behi-esnearen ekoizpena Nafarroan: ekoizpenerako arraza nagusiak. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Ekoizleen elkarteak. Interprofesional Láctea (INLAC). Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

6. gaia.-Ardi eta ahuntz-esnearen ekoizpena Nafarroan: ekoizpenerako arraza nagusiak. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Ekoizleen elkarteak. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

7. gaia.-Hegaztikiaren eta arrautzen ekoizpena Nafarroan. Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

8. gaia.-Untxiaren ekoizpena Nafarroan: ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia. Erlegintza Nafarroan. Ezaugarriak eta ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Erlegintzarako Plan Nazionala. Polinizaziorako laguntzak.

9. gaia.-Gainean ibiltzeko eta haragitarako zaldi-aziendak Nafarroan: Ekonomian duen garrantzia. Ekoizpen sistemak. Merkataritzarako eta ekoizpenerako antolaketa. Arraza autoktono nagusiak. Ekoizleen elkarteak. Nafarroako berezko ezaugarriak Europar Batasunarekiko. Arazoak eta etorkizunerako ikuspegia.

10. gaia.-Azienda lehiaketak Nafarroan. Lehiaketa nagusiak Nafarroan. Aplikatzekoak diren arauak eta laguntzen araubidea.

11. gaia.-Arrazak. Animali arrazen katalogo ofiziala. Arrazen batzorde nazionala. Arrazen aintzatespen ofiziala. Liburu genealogikoak eta etekinen kontrola. Nafarroako hazleen elkarteak. Nafarroako Foru Komunitateko laguntzak nekazarien elkarteentzako.

12. gaia.-Esne gordinaren higienearen eta osasunaren kalitatea. Esne ekoizpenaren trazabilitatea. Q letra. Aplikazioa Nafarroan.

13. gaia.-Esne-kuoten araubidea. Esne-tasa eta bere kontrola. Aplikazioa Nafarroan.

14. gaia.-Zerri ustiategien antolamendu zooteknikoa. Indarra duen araudia. Biosegurtasuna zerri ustiategietan.

15. gaia.-Hegazti eta untxi ustiategien antolamendu zooteknikoa. Indarra duen araudia. Biosegurtasuna hegazti eta untxi ustiategietan.

16. gaia.-Behi, ardi eta zerri aziendaren kanalen sailkapenari eta etiketei buruzko Europar Batasuneko araudia. Behi-aziendaren nahitaezko eta aukerako etiketei buruzko Europar Batasuneko araudia. Trazabilitatearekin duten lotura.

17. gaia.-Animalien ongizatea. Araudia lantzeko eremuak: mundu maila, Europako Kontseilua, Europar Batasuna eta Espainia. Abeltzaintzako ustiategien ongizatearen araudia. 32/2007 Legea, animaliak zaintzeko ustiategietan, garraioan, saiakuntzan eta hilketan.

18. gaia.-Animalien ongizatearen arloko berariazko arautegia: aratxeak babesteko arauak. Zerriak babesteko arauak. Arrautzetarako oiloak babesteko arauak. Haragitarako hegaztiak babesteko araudia. Hilketan ongizatearen araudia. Saiakuntza animalien ongizatearen araudia.

19. gaia.-Europar Batasuna eta animaliak garraioan babesteko politika. Egungo egoera eta ikuspegiak. Lege araudia. Aziendak garraiatzeko ibilgailuen erregistroa eta SIRENTRA datu-basea. Ibilbide plana.

20. gaia.-Apirilaren 24ko 8/2003 Legea, animalien osasunari buruzkoa. Egitura. Garapena. Azaroaren 16ko 11/2000 Foru Agindua, animalien osasunari buruzkoa. Egitura. Garapena. Bi legeen konparazio azterlana.

21. gaia.-Eritasunen aitorpena. Europar Batasuneko erakunde eskudunak: egitura eta antolaketa. Epizootien Nazioarteko Bulegoa. Nazioarteko kode zoosanitarioa. Diagnostiko probetarako eta txertoetarako arauen eskuliburua. Espainiako eta Nafarroako erakunde eskudunak. Albaitaritzako osasun alertaren sarea. Nahitaez deklaratu beharreko eritasunen zerrendak.

22. gaia.-Abereen Saneamendurako kanpainak Nafarroan: kontrolerako eta zaintzarako planak. Plangintza, antolaketa, zuzendaritza, betearazpena, ebaluazioa. Finantziazioa, kalte-ordainak. Legeria. Neurri osagarriak. Herrilurren arazoak Nafarroan.

23. gaia.-Tuberkulosia. Patogenia, epizootiologia. Tuberkulosia Nafarroako Foru Komunitatean. Diagnostikorako, kontrolerako eta desagerrarazteko sistema ofizialak. Aurre hartzea eta profilaxia. Legeria. Balorazio ekonomikoak. Epidemiologia Nafarroako biztanlerian.

24. gaia.-Behi-azienden bruzelosia. Patogenia, epizootiologia. Behi-azienden bruzelosia Nafarroako Foru Komunitatean. Diagnostikorako, kontrolerako eta desagerrarazteko sistema ofizialak. Aurre hartzea eta profilaxia. Estatistikak. Legeria. Balorazio ekonomikoak. Epidemiologia Nafarroako biztanlerian.

25. gaia.-Ardi-azienden bruzelosia (Brucella melitensis eta ovis). Patogenia, epizootiologia. Ardi-azienden bruzelosia Nafarroako Foru Komunitatean. Diagnostikorako, kontrolerako eta desagerrarazteko sistema ofizialak. Aurre hartzea eta profilaxia. Estatistikak. Legeria. Balorazio ekonomikoak. Epidemiologia Nafarroako biztanlerian.

26. gaia.-Behi-aziendaren leukosi enzootikoa. Patogenia, epizootiologia. Diagnostikorako, kontrolerako eta desagerrarazteko sistema ofizialak. Estatistikak. Legeria. Behi-aziendaren peripneumonia: patogenia, epizootiologia. Diagnostikorako, kontrolerako eta desagerrarazteko sistema ofizialak. Estatistikak. Legeria.

27. gaia.-IBR, BVD eta paratuberkulosia: patogenia, epizootiologia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Estatistikak. Legeria. Alderdi eta datu zoonosikoak Nafarroako Foru Komunitatean.

28. gaia.-Sukar aftosoa: etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Estatistikak. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

29. gaia.-Entzefalopatia espongiforme kutsakorra. Behi-aziendaren entzefalopatia espongiformea: etiologia, patogenia, epizootiologia. Alderdi zoonosikoak. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Behi-aziendaren entzefalopatia espongiformea Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

30. gaia.-Entzefalopatia espongiforme kutsakorra. Ikara (Scrapie): etiologia, patogenia, epizootiologia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Genotipatua. Ikara Nafarroan, Espainian eta EBn. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

31. gaia.-Mingain urdina. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Egoera Europar Batasunean, Espainian eta Nafarroan. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

32. gaia.-Agalaxia kutsakorra. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Estatistikak, aurre hartzea eta profilaxia. Egoera Nafarroan. Balorazio ekonomikoak.

33. gaia.-Garrantzi zoonosikoa duten azienden parasitosia. Ekinokokosia, zenurosia, trikinosia. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Alderdi zoonosikoak eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Nafarroako eta Espainiako estatistikak. Balorazioa ekonomikoak.

34. gaia.-Besnoitiosia: etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Estatistikak. Balorazio ekonomikoak.

35. gaia.-Zerrien izurri klasikoa. Zerrien izurri afrikarra. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Estatistikak. Balorazio ekonomikoak. Nafarroako zerri-aziendaren ADSak.

36. gaia.-Zerrien besikulako gaixotasuna. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Txerrien min gorria. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak.

37. gaia.-Aujeszky gaixotasuna. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Estatistikak. Alderdi epizootikoak Europar Batasunean, Espainian eta Nafarroan. Egungo egoeraren balorazio ekonomikoa. Legeria.

38. gaia.-Hegaztien salmonellosia. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Alderdi zoonosikoak. Zoonosiaren estatistika Nafarroan. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Kontrolerako eta zaintzarako planak. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

39. gaia.-Zerrien salmonellosia. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Alderdi zoonosikoak. Zoonosiaren estatistika Nafarroan. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Kontrolerako eta zaintzarako planak. Legeria. Balorazio ekonomikoak.

40. gaia.-Hegaztien gripea. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Alderdi zoonosikoak. Estatistikak. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Kontrolerako eta zaintzarako planak. Legeria. Balorazio ekonomikoak. Beste animalia espezie batzuekin duen lotura.

41. gaia.-Newcastle gaixotasuna. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Legeria. Balorazio ekonomikoak. Krimea Kongoko eritasun hemorragikoa.. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak.

42. gaia.-Mixomatosia. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Mixomatosia Nafarroan. Balorazio ekonomikoak eta ingurumenaren aldekoak. Legeria. Untxiaren pneumonia hemorragiko birikoa (NHV). Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Untxiaren pneumonia hemorragiko birikoa (NHV) Nafarroan. Balorazio ekonomikoak eta ingurumenaren aldekoak. Legeria.

43. gaia.-Septizemia hemorragiko birikoa (SHV). Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Balorazio ekonomikoak eta ingurumenaren aldekoak. Legeria. Infekziozko nekrosi hematopoietikoa (NHI). Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Balorazio ekonomikoak eta ingurumenaren aldekoak. Legeria. Arrain-hazleen ADSak.

44. gaia.-Zaldien anemia infekziosoa, zaldi-izurria eta zaldien arteriritis birala. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Balorazio ekonomikoak. Legeria.

45. gaia.-Erleen barroasia. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistema ofizialak. Balorazio ekonomikoak. Legeria. Loke amerikarrarra, Nosema, Aethina tumida eta Tropilaelaps. Etiologia, patogenia, epizootiologia. Aurre hartzea eta profilaxia. Gaitza diagnostikatu, kontrolatu eta desagertarazteko sistemak. Balorazio ekonomikoak. Legeria.

46. gaia.-Basa fauna, etxeko abereei eritasunak kutsatzen dizkien aldetik. Gordailuak. Basa faunak gehien izaten dituen eritasunak. Kontrola eta zaintza.

47. gaia.-Eritasun agertu berriak. Bere agerpena ekarri eta erabakitzen duten alderdiak. West-Line eta Europa mehatxatzen duten beste gaixotasunak. Nazioarteko merkataritzan duten ondorioak. Eritasun agertu berrien zaintza, atzematea eta aurre egitea Espainian eta nazioartean.

48. gaia.-Abereen mugimendua: mugimenduen osasun baldintzak. Osasun agiriak: jatorriaren eta abereen osasunaren gidak, garraiorako agiriak. Europar Batasunaren barneko tratulariak eta truke operadoreak. Taldekatzeko eta biltzeko zentroak. Ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroak. Bidaietan egiten diren kontrolak.

49. gaia.-Animalien, haziaren, obuluen eta enbrioien trukeak Batasun aren barruan. Instalazioak. Baimen eta osasun baldintzak. TRACES sistema. Kanpo- merkataritza: CEXGAN.

50. gaia.-Albaitaritzako botikak eta botikadun pentsuak. Medikamentuaren Europako eta Espainiako Agentzien egitura eta antolakuntza. Bere eginkizunak. Botikei eta botikadun pentsuei buruz Espainian eta Nafarroako Foru Komunitatean dagoen legeria. Tratamendu liburua. Erregistroa.

51. gaia.-Abereak elikatzeko lehengaiek eta pentsuek abereen osasunean eta ingurumenean duten eragina. Gehigarriak. Genetikoki eraldatutako organismoak. Legeria. Erregistroak. Kontrolen plan nazionala. Animalien jatorriko proteina eraldatuen betekizuna.

Oharra: arlo guztietako gaiek deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunean indarra zuen legediari jarraituko diote.

Iragarkiaren kodea: F0806047