II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
TAFALLA
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2008ko martxoaren 11n egin bilkuran, 2008ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2008ko martxoaren 12an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0804246