46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ITZALTZU

Plantilla organikoa

Itzaltzuko Udalak, 2008ko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla ikusgai egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten denean, behin betiko onetsitzat joko da plantilla organikoa.

Itzaltzun, 2008ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0804466