46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Doneztebeko Zirkulazioari eta trafikoari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2008ko otsailaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Zirkulazioari eta trafikoari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Doneztebeko Zirkulazioari eta trafikoari buruzko ordenantza behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Donezteben, 2008ko martxoaren 6an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0804457