46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

143/2008 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Mendigorriko "El Saso" alderdiko lurzati batean, katastroko 6. poligonoko 76. lurzatian, hain zuzen, mailegu-materialak erauzteko proiektuarentzat, Proyectos y Excavaciones Galindo, S.L.k sustaturik. Materiala Nafarroako Ubidearen 1. faseko eremu ureztagarriko II.2 sektorea ureztaketa lur bihurtzeko obretan erabiliko da.

2007ko abenduaren 30ean Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko O) letran sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektuaren helburua legarra ateratzea da Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien 1. faseko eremu ureztagarriko II-2 Sektorea ureztaketa lur bihurtzeko obretan bideak eraikitzeko.

Obretan 76.060 m³ zagor natural aterako da. Lehengoratze lanetarako 30.000 m³-ko lur soberakina aurreikusi da, lurzati horretan berean zabalduko dena. Ustiapenaren mugara iritsita, ukitutako ingurunea lehengoratzeko lanak hasiko dira, lehen zuen egoera berreskuratzeko, nekazaritzako erabilerarekin eta ondo-ondoko ingurunearekin bat.

Aipatutako foru dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Osoa eta nahikoa den espedientean dauden txostenak ikusita, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Mendigorriko "El Saso" alderdiko lurzati batean, katastroko 6. poligonoko 76. lurzatian, hain zuzen, mailegu-materialak erauzteko proiektuarentzat, Proyectos y Excavaciones Galindo, S.L.k sustaturik. Materiala Nafarroako Ubidearen 1. faseko eremu ureztagarriko II.2 sektorea ureztaketa lur bihurtzeko lanetan erabiliko da.

2. Baimena ematearekin ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

-Ingurumen ukipenen azterlanaren 3. kapituluko atal hauek bete beharko dira: 3.1.1. Ustiapenaren diseinua, bankuaren altuera eta ezponda kontuan hartuta; lan-plataformak; sarbideak eta garraio pistak; obra-hondakindegiak, isurketak, baltsak, higadura prozesuak eta lur pilaketak. 3.1.2. Lan faseak, ustiapen eremuaren mugaketaren arabera; belar-sastrakak garbitzea eta landare geruza kentzea.

-Ingurumen ukipenen azterlanaren 6. kapituluan agertzen diren prebentzio eta zuzenketa neurriak bete beharko dira.

-Ingurumen ukipenen azterlanaren 7. kapituluko Ingurumena Zaintzeko Plana bete beharko da.

-Ingurumen ukipenen azterlanaren 8. kapituluko Lehengoratze Plana bete beharko da, arlo hauei dagokiena: sortutako zuloa berriz betetzea, azaleraren profila berriz egitea azkeneko topografiaren arabera, lurzorua berriz egituratzea, azalaren tratamendua egitea nekazaritzarako erabiltzeko behar diren baldintza edafikoak berreskuratu ahal izateko eta, azkenik, ukitutako eremua egokitzea gero nekazaritzarako erabili ahal izateko.

-Betelanetarako kanpoko materiala behar izanez gero, hondeaketatik datozen lurrak eta harriak besterik ez da onartuko.

-Proposatutako obra-egutegia errespetatu beharko da, hots, 12 hilabete ustiapenerako, eta 18 hilabete ingurumena lehengoratzeko lanak bukatzeko, Ingurumen ukipenetarako baimena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

-Obrak bukatu ondoren, eremua garbi-garbia utzi beharko da obraren hondakinik gabe.

-Vianako Printzea Erakundeari proiektuaren eremuan dagoen ondare historiko-kulturalari buruzko txostena eskatu beharko zaio eta obrak hasi aurretik departamentu honetan aurkeztu beharko da.

3. Jarduketaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 9.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Mendigorriko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0804264