46. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Hitzarmena La Protectora, S.A.rekin, Pamplonica, S.L.rekin eta Vacuno de Navarra, S.L.rekin

Kalte-ordainak kudeatzeko hitzarmena La Protectora, S.A., Pamplonica, S.L. eta Vacuno de Navarra, S.L.rekin, Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birzatitzeko proiektua dela-eta jarduera utzi eta industriako instalazioak lekuz aldatu beharrarren ondorioz.

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2008ko martxoaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 05-mar-08 (7/GU)

"Ikusita Jesús Elizari Garayoa jaunak 2008-01-10ean aurkeztutako eskaera eta espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta La Protectora, S.A., Pamplonica, S.L. eta Vacuno de Navarra, S.L. enpresen artean sinatu beharreko hitzarmena onestea, Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birzatitzeko proiektua dela-eta jarduera utzi eta industriako instalazioak lekuz aldatu beharrarren ondoriozko kalte-ordainak kudeatzeko.

2. Ahalmena ematea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluko buruari aipatu hitzarmena sinatzeko."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2008ko martxoaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0804221