77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Aldaketa arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Funesko arau subsidiarioetan aldaketa egiteko proiektua. Xedea da katastroko 6. poligonoko 665B, 665C, 405, 406 eta 401. lurzatiei sailkapen berria ematea, alegia, industrirako hiri lurzorua,Taboada Grupo alimentario, S.L. enpresa industria aldetik handitzeko, Ignacio M. Areta eta Juan M. Sánchez industria ingeniariek prestaturiko proiektuari jarraikiz, haien lanbide elkargoan ikus-onetsi baitzuten 2007ko maiatzaren 4an.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bitarte horretan espedientea interesa dutenen eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Funesen, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0708914