76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUGARRAMURDI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2006ko urriaren 14an eman 10/2007 Ebazpenaren bidez erabaki zen hasiera batean onestea Zugarramurdiko A 26 unitatearen (1. poligonoko 36. lurzatia) xehetasun azterlana, Unai Almandoz Marichalar jaunak sustatu, María Jáuregui Benito arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007ko apirilaren 24an ikus-onetsia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsitzat geldituko da, bidezko bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zugarramurdin, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0709265