76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TIRAPU

Aurrekontuko 2/2007 aldaketa

Udalak, 2007ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2007 aldaketa, kreditu berezia baita, Tirapun hiri-altzariak instalatzea izeneko 1 432 60104 kontusaila behar bezainbat diruz hornitzeko. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinekin finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2007ko maiatzaren 15an._Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L0708286